176. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TRAIBUENAS

2/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Traibuenasko Kontzejuko Herritarren Batzarrak, 2018ko abuztuaren 8an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2. aldaketa 2018ko aurrekontuan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea Traibuenasko Kontzejuko Idazkaritzan egonen da ikusgai, 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, horrela onetsitako espedientea behin betikotzat joko da eta betetzat, orobat, hura laburturik argitaratzeko tramitea.

Traibuenasen, 2018ko abuztuaren 9an.–Kontzejuko burua, Pablo Ardanaz Sancho.

Iragarkiaren kodea: L1810508