176. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa puntuala, Udal Planeko ARZ-3ko UI-XVI unitateko
ZN-1 eta UI-XIX unitateko ZN-6 eremuak birzatitzeko proiektuan.
Behin betiko onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2018ko uztailaren 30ean, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 30-JUL-18 (7/CV).

«Udal Planeko ARZ-3ko UI-XVI unitateko ZN-1 eta UI-XIX unitateko ZN-6 eremuak birzatitzeko proiektua hasiera batean onetsi zenetik (JOB/05-06-2018-5/UV) jendaurrean egoteko epea iragan denez inolako alegaziorik jaso gabe,

ERABAKI DA:

1. Behin betiko onestea aldaketa puntualaren agiria Iruñeko Udal Planeko ARZ-3ko UI-XVI unitateko ZN-1 eta UI-XIX unitateko ZN-6 eremuak birzatitzeko proiektuan, Fernando Portillo Ozcoidik aurkeztua, Servicios Inmobiliarios Navas de Tolosa SL ordezkatuz, 2018ko maiatzaren 24an.

2. Erabaki hau interesdunei eta jabetza-erregistroari igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean behar den iragarkia argitaratzea.»

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2018ko abuztuaren 22an.–Alkatea, Joseba Asirón Sáez.

Iragarkiaren kodea: L1810533