176. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

24C/2018 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Lesakako Transportes Conde Kurth SL enpresaren Hitzarmen Kolektiboaren Batzorde Paritarioaren Akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Lesakako Transportes Conde Kurth SL enpresaren Hitzarmen Kolektiboaren Batzorde Paritarioaren Akordioaren testua aztertu dugu (kode zenbakia: 31100050012013), erregistro honetan 2018ko ekainaren 4an sartu zena, eta 2018ko ekainaren 1ean izenpetu zena, Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Horrenbestez, honako hau

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, jendaurrean egon dadin.

Iruñean, 2018ko ekainaren 25ean.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Lesakako Transportes Conde Kurth SL enpresaren Hitzarmen Kolektiboaren Batzorde Paritarioaren Akordioa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1809393