176. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

Udalaren belarren aprobetxamendua

Eloko Udalak gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du Udalaren belarren aprobetxamendua adjudikatzeko, adjudikatzen den egunetik 2021eko abenduaren 31ra bitarteko aldirako, jarraian ematen den bazkalekuari dagokionez:

3 zenbakidun bazkalekua (Elortzekiko muga). Hasierako prezioa: 862 euro urtean.

Eskaintzak Udalaren Idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamabosgarren egun naturaleko 13:00ak baino lehen.

Gutun-azalak proposamenak aurkezteko azken eguneko 13:30ean irekiko dira.

35 euroko behin-behineko fidantza eratzea nahitaezko baldintza izanen da.

Enkantearen baldintza-agiria Udalaren Idazkaritzan dago.

Elon, 2018ko abuztuaren 17an.–Alkate udalburua, Izaskun Zozaya Yunta.

Iragarkiaren kodea: L1810456