176. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

18 eta 19/2018 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2018ko abuztuaren 21ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 18. eta 19. aldaketak 2018ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz, espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Epe hori inork erreklamaziorik aurkeztu gabe bukaturik, aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira.

Martzillan, 2018ko abuztuaren 21ean.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L1810509