176. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

2018ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Alkatearen 2018ko maiatzaren 7ko Ebazpenaren bidez onetsi zen Larraungo Udalaren zerbitzuko langileentzako 2018ko lan egutegia, arau hauek oinarri hartuta: ekainaren 1eko 614/2017 Ebazpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2018ko asteguneko jaien egutegi ofiziala ezartzen duena; abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren aplikazio eremuan sartzen diren Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanordu kopurua ezartzen duena; abenduaren 20ko 138/2017 Foru Agindua, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2018ko lan egutegia onesten duena; eta aplikatzekoak diren beste xedapen batzuk. Gisa hartara, egun hauek jaiegun izanen dira eta haietan itxita egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 29a: Ostegun Santua.

–Martxoaren 30a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 2a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Urriaren 11: Lekunberriko festak.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren eguna.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre María Sortzez Garbia.

–Abenduaren 24a: Gabon Gaua.

–Abenduaren 25a: Eguberri.

Gainera 3 jaiegun gehiago ezarri dira, langile bakoitzak hautatzekoak, baldintza izanik ez dela Udala jendearentzat itxiko.

Udaletxeko bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta gorago aipatutako jaiegunetan, horiek ere kontuan hartu baitira 2018ko lan egutegian.

Halaber, baliogabeak izanen dira, 2018an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetarako jaiegun deklaratu direnak.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Larraunen, 2018ko maiatzaren 7an.–Alkate udalburua, José Javier Barberena Etxarri.

Iragarkiaren kodea: L1810668