176. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

3-5/2018 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Larragako Udalak, 2018ko uztailaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea honako aldaketa hauek 2018ko aurrekontu orokorrean.

A) 3/2018 aurrekontu-aldaketa. Kreditu berezia, 2018ko aurrekontu orokor eta bakarrean aplikazio hau sortzen duena: “1.4120.69200 Jarduketak Larragako Udalaren abeltzaintzako azpiegituretan-2018”, 21.698,86 eurokoa.

Kreditu berezi hori honela finantzatuko da:

Partida hau sortzea diru-sarreren aurrekontuan: “7508008 Nafarroako Gobernuko diru-laguntza abeltzaintzako azpiegituretarako", 10.759,76 eurokoa (BEZa ez da diruz lagungarria).

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina 2017ko ekitaldiko itxieran: 10.939,10 euro.

B) 4/2018 aurrekontu-aldaketa. Kreditu berezia, aurrekontuko aplikazio hau sortzen duena: “1.1640.62200 Eraberritze obra eta hobekuntzak hilerrian”, 15.000.00 eurokoa.

Kreditu berezi hori finantzatuko da 2017ko ekitaldiko itxierako gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kargura. Zenbatekoa: 15.000,00 euro.

C) 5/2018 aurrekontu-aldaketa. Kreditu-gehigarria, 2018ko aurrekontu orokor eta bakarreko aplikazio honetan: “4121-68101 Ureztaketaren barneko obrak, berrantolamenduko lurzatiak”, 100.000,00 eurokoa.

Kreditu hori finantzatuko da 2017ko ekitaldiko itxierako gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kargura. Zenbatekoa: 100.000,00 euro.

Espedientea ikusgai egonen da, hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, behin betiko onesteko; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan, 18. artikuluari buruz, eta 214.2 artikuluan, lege horren 202. artikuluari buruz ezarritakoari jarraikiz.

Larragan, 2018ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L1810513