176. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

2/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Larragako Udalak, 2018ko ekainaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2/2018 aldaketa 2018ko aurrekontu orokorrean.

Iragarkia 2018ko 136. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, uztailaren 16an, ireki zen jendaurreko epea. Hura inork erreklamaziorik egin gabe iragan denez, aipatu aldaketa behin betiko onetsirik gelditu da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan, 202.1 artikuluari dagokionez, eta lege hori aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz. Argitara ematen da, aipatu legearen 202.3 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Aldaketa horren edukia aipatu Nafarroako Aldizkari Ofizialean agertzen da.

Larragan, 2018ko abuztuaren 20an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L1810514