176. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Xehetasun-azterketa 2. poligonoko 54. lurzatian.
Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2018ko uztailaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2. poligonoko 54. katastro-lurzatiaren xehetasun-azterketa, Pedro Javier Echeverría Garciak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Getze Galarren, 2018ko abuztuaren 23an.–Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.

Iragarkiaren kodea: L1810545