2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FITERO
Kreditu bereziak 2018ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2018ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, uztailaren 26an, 2018ko aurrekontu orokorreko kreditu berezi batzuen hasierako onespena.
Jendaurreko epea iraganik, inork ez baitu erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jo dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272 artikuluan xedatuari jarraikiz.
1650 | 62300 | Led argiak | 200.000,00 euro |
1710 | 61900 | Karabanetarako aparkalekua | 40.569,23 euro |
1720 | 62100 | Harri-lubeta | 25.000,00 euro |
1510 | 62100 | Espazio publikoak egokitzea | 50.000,00 euro |
3410 | 63300 | Igerilekuen aulkiak | 6.000,00 euro |
9200 | 63200 | Erabilera anitzeko gelak egokitzea | 175.000,00 euro |
| | GUZTIRA | 496.569,23 euro |
Aurrekontuaren 10.2 oinarrian ezarritakoarekin bat, kreditu berezien bost partida berri hauek honela finantzatuko dira:
–Diruzaintzako gerakinaren kargura. Zenbatekoa: 496.569,23 euro.
Fiteron, 2018ko abuztuaren 20an.–Alkate udalburua, Raimundo Aguirre Yanguas.
Iragarkiaren kodea: L1810459