176. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

22C/2018 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Ultracongelados Virto SA enpresaren Azagrako lantokirako hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Aztertu da Ultracongelados Virto SA enpresaren Azagrako lantokirako hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31007522011998), erregistro honetan sartu zena 2018ko ekainaren 1ean, enpresaren ordezkariek eta sindikatuek sinatua 2018ko maiatzaren 29an, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, jendaurrean egon dadin.

Iruñean, 2018ko ekainaren 24an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Hitzarmen kolektiboa, Ultracongelados Virto SA enpresarena, Azagrako lantegirako (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1809391