176. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

1/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2018ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 26an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

1/2018: Diru-sarreren aurrekontuko partida berria, 7508007-Determinazio libreko funtsa: 31.477,00 euro.

Eulaten, 2018ko abuztuaren 21ean.–Alkatea, Juan Ignacio Ruiz de Larramendi Múgica.

Iragarkiaren kodea: L1810512