176. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Alkatetzaren 296/2018 Ebazpena

Kontuan harturik 2018ko abuztuaren 17tik 26ra, biak barne, Lizarrako udal-mugartetik kanpo izanen naizela.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak ezartzen duela “alkateordeek ordeztuko dutela alkatea, betiere izendapen ordenaren arabera, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean (...)”.

Aintzat harturik Alkatetzaren ekainaren 23ko 181/2015 Ebazpena (148. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, uztailaren 31n), haren bidez Emma Ruiz Sanz entitate honetako lehen alkateorde izendatu baitzen.

Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.2 artikuluaren lehen paragrafoak xedatzen duela, bigarren paragrafoak xedatua ukatu gabe, ezen “alkatea kanpoan denean, edo eri nahiz ezindurik dagoenean, haren eginkizunak ezin izanen dituela bereganatu dagokion alkateordeak, non ez diren bere esku espresuki uzten; 44. artikuluko lehen eta bigarren zenbakietan bildutako baldintzak beteko ditu eskuordetzak”.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.1 artikuluak –lege beraren 47.2 artikuluak hartara bidalita aplikatzekoa– ematen dizkidaten eskumenez baliatuz, EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Lizarrako Udaleko lehen alkateorde Emma Ruiz Sanzen esku uztea esleiturik ditudan eginkizun guztiak, haietan nire ordezko izan dadin, 2018ko abuztuaren 17tik 26ra bitarte, biak barne, udal-mugartetik kanpo nagoen bitartean.

Bigarrena.–Aipatu eskuordetzak iraupen zehatza izanen du, eta 2018ko abuztuaren 27an bukatuko da, edo, hala behar badu, itzultzen naizen unean, edozein arrazoi dela eta, egun hura baino lehenago itzultzen banaiz.

Hirugarrena.–Honako ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Lizarrako Udaleko iragarki-taulan ediktuak ikusgai edukitzea, hori guztia azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatua bete beharrez.

Laugarrena.–Honako ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta ohartaraztea, azaroaren 26ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 48. artikuluan xedatuari jarraikiz, ni ordezten nauen bitartean, ezin izanen diola uko egin lege beraren 43. artikuluan ezarriaz baliatuz nik haren esku utzitakoari.

Bosgarrena.–Aipatu errege dekretuaren 44.4 artikuluan xedatuarekin bat, ebazpen hau Osoko Bilkurari jakinaraztea, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo bilkuran.

Aditzera ematen da, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan xedatua bete beharrez eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta ohartarazten da ezen, egintza hau behin betikoa izanik bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat para daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita.

Lizarran, 2018ko abuztuaren 16an.–Alkate udalburua, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1810515