176. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Laburpena, gobernuz kanpoko erakundeei (GKEak) diru-laguntzak emateko deialdiarena, 2018an garapenerako lankidetza
proiektuak egin ditzaten

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b) eta 20.8.a) artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, deialdiaren laburpena argitara ematen da; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 412653.

A) Onuradunak: egoitza soziala edo ordezkaritza iraunkorra Nafarroan duten GKEak, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Agentzia Espainiarraren Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan inskribatuak daudenak.

B) Xedea: lankidetza proiektuak edo ekintzak egitea, Nafarroako Lankidetzarako II. Plan Zuzentzailean lehentasunezkotzat jotzen diren herrialde hauetakoren batean:

–Afrikan: Kongo (DR), Tanzania, Kenya, Mali, Mozambike, Ruanda, Uganda eta Ghana.

–Ekialde Hurbilean: palestinarrak.

–Siriar errefuxiatuak.

C) Oinarri arauemaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

D) Zenbatekoa: 23.500 euro.

E) Eskabideak aurkezteko epea: 15 egun natural, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2018ko abuztuaren 22an.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barberia.

Iragarkiaren kodea: L1810528