176. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Egoitza elektronikoa sortzea

Arbizuko alkateak Alkatetzaren 017/2018 Ebazpena eman zuen, 2018ko abuztuaren 1ean. Hona hemen haren edukia:

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoarekin bat, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten.

Aurrekoa aintzat hartuta, eta legeak ematen dizkidan eskudantziak baliatuz;

EBATZI DUT:

1.–Arbizuko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea http://arbizu.egoitzaelektronikoa.eus/ helbide elektronikoan. Arbizuko Udala da Interneteko domeinuaren jabea, bai eta egoitzaren titularra ere.

2.–Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4.–Udalaren alor guztiei jakinaraztea, baita Arbizuko Udalaren web atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean.

5.–Arbizuko Udaleko Idazkaritza Orokorrari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Arbizun, 2018ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Karmele Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L1810041