176. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Arantzako Udalak, 2018ko abuztuaren 13an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen aldaketa hauek Udalaren 2018ko aurrekontuan:

3/2018. Kaleen konponketak egiteko proiektuak.

4/2018. Usarieneko Borda/Burdingurutx bidea.

5/2018. Emakumearen oroimen baratzea.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Arantzan, 2018ko abuztuaren 23an.–Alkatea, Ander Almandoz Indakoetxea.

Iragarkiaren kodea: L1810568