176. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Zerbitzu Ekonomikoetako (2. alorra) administrari-ofizial (C maila) izateko lekualdatze-lehiaketa. Onartuen behin betiko zerrenda

Tokiko Gobernu Batzarrak 2018ko ekainaren 8an hartutako erabakiaren bidez deialdia onetsi zen, Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu huts bat (C mailakoa, euskararen B2 jakite-maila eskatzen duena), Zerbitzu Ekonomikoetakoa (2. alorrekoa), lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko, bai eta lanpostu hura betetzeko prozesuan hutsik gelditzen direnak ere. Deialdi hori 2018ko 124. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 28an.

Izangai bat ere baztertu ez denez, izangai onartuen behin betiko zerrenda onesten da, eranskin gisa ageri baita.

Honako hau izanen da kalifikazio-epaimahaiaren osaera:

Epaimahaiburua: Jon Gondán Cabrera, Zizur Nagusiko Udaleko alkatea.

Ordezkoa: M.ª Pilar García Castellano, Zizur Nagusiko Udaleko lehen alkateordea.

Epaimahaikide-idazkaria: Cristina Fabo Legarda, Zizur Nagusiko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: M.ª Isabel Abadía Sanz, APT-Zizur Nagusiko Udaleko Giza Baliabideen arduraduna.

Epaimahaikidea: Francisco Javier Severiano Pecharromán, Zizur Nagusiko Udaleko Funtzionarioen Batzordeak izendatutako ordezkaria.

Ordezkoa: Lorenzo de la Villa Casado, Zizur Nagusiko Udaleko Funtzionarioen Batzordeak izendatutako ordezkaria.

Aplikatzekoa den araudia: Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 25.etik 35.era bitarteko artikuluak.

Zizur Nagusian, 2018ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

ERANSKINA

Onartuak:

M.ª ISABEL RAZQUIN LIZARRAGA

M.ª IDOYA URDANOZ ORTIGOSA

Iragarkiaren kodea: L1810955