131. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Udalaren egiaztapen-kode segurua sortzea

Atarrabiako Udaleko alkate udalburuak, ekainaren 20ko 426/2018 Ebazpenaren bidez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoa ikusirik eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten.

Kontuan izanik araudi horrek betebeharra ezartzen duela gaitutako helbide elektroniko bat edukitzeko, ezaugarri hauek dituena:

–Agiri bakoitzerako sortutako kodea eta igorlearekin duen lotura bakarra eta ausazkoa izatea.

–Ziurtagiri kualifikatuan oinarritutako zigilu elektroniko aurreratuaren baliokidea den segurtasun kriptografikoa izatea.

–Kode bidez kautotutako agiria egoitza elektronikoaren bidez eskuratzea –eta, hala badagokio, hura gordetzen duen artxiboaren bidez–, agiriak lege ondorioak sortzen dituen epealdi osoan zehar. Pertsonek berehala eta doan eskuratzen ahalko dute agiria.

–Toki entitatea bere Internet atarian edo sarbide puntuan argitaratutako informazioan identifikatu dela iritzi ahal izateko, atari edo puntu horrek egoitza elektronikoa izan behar du.

EBATZI DU:

1. Atarrabiako Udalaren egiaztapen-kode segurua sortzea, https://sedeelectronica.villava.es/eu/ helbide elektronikoan, aurretik aipatutako ezaugarriekin.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Egiaztapen-kode seguruak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Atarrabian, 2018ko ekainaren 20an.–Alkate udalburua, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1808215