124. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

17/2018 FORU AGINDUA, maiatzaren 11koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, zeinaren bidez ematen baitira, Nafarroan, herritarren parte-hartzearen jardunbide egokien aitortzak.

Herritarren parte-hartzea garatzea da Nafarroako Gobernuak legealdi honetarako hartutako konpromisoetako bat, demokratizatzeko, eta jendartera irekitzeko eta hurbiltzeko bitartekoa izan dadin; baita lan metodologia bezala ere, elkarrizketa eta deliberazio publikoa sustatzeko gobernantza publikoaren funtsezko baliabide gisa.

Nafarroan Herritarren Parte-hartzea Sustatzeko lehenbiziko Plana (2017-2019) onetsi zuen Nafarroako Gobernuak; bertan neurriak jasotzen dira plana garatu dezaten Gobernuko departamentuek, toki administrazioek eta bestelako erakunde publiko eta pribatuek. Zeharkako izaera duten beste zenbait neurri ere jaso dira, hainbat alorri dagozkienak: hezkuntzari, prestakuntzari, sentsibilizazioari, ikerketa sozialari, legediaren garapenari, etab.

Aipatutako plan horretan aurreikusitako neurrietako bat da herritarren parte-hartzearen jardunbide egokien aitortzak egitea.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren urriaren 20ko 44/2017 Foru Aginduaren bidez, Nafarroan herritarren parte-hartzearen jardunbide egokien aitortzarako deialdia egin zen, eta 11 hautagai aurkeztu ziren ezarritako kategorietan.

Deialdiaren oinarriak ezarri bezala, epaimahaiak baloratu ditu, eta proposamen bat egin. Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiaren txostenean jaso da proposamen hori, eta txostena espedientean dago.

Horrenbestez, aipatutako txostena ikusirik, abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz (foru dekretu haren bidez onetsi zen Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa),

AGINDU DUT:

1. Nafarroako herritarren parte-hartzearen jardunbide egokien honako aitortza hauek onartzea:

KATEGORIA

ENTITATEA

PROIEKTUA

Nafarroako Gobernuaren departamentuak eta/edo enpresa publikoak

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua

Nafarroako 2017-2027 urteetarako Hondakin Planaren parte-hartze prozesua

Toki entitateak

Leitzako Udala

Leitza Kontsumituz

Tokiko ekintza taldeak, unibertsitate eta ikerketa taldeak, ikastetxeak, fundazioak, GKEak, herritarren erakunde eta elkarteak, lanbide elkargoak, sindikatuak eta hedabideak.

EDER Partzuergoa

Nafarroako Erriberako Espezializazio Adimentsuaren Lurralde Estrategia.

2. Enpresa pribatuen, enpresa elkarteen eta kooperatiben kategoria eman gabe utzi dela deklaratzea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu hau igortzea Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiari eta aurkeztutako hautagaitza guztiei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 11n.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1806518