81. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ATARRABIA

Interesdunen epatzea, 17-00716 gora jotzeko errekurtsoan

Gora jotzeko 17-00716 errekurtsoa jaso da, Edorta Cuesta Santosek aurkeztua Nafarroako Administrazio Auzitegian, Atarrabiako Udalak 2017ko otsailaren 14an Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako deialdiaren aurka. Deialdia Amalur haur eskolan haur hezitzailearen lanpostuan aldi baterako kontratazioaren bidez aritzeko izangaien zerrenda bat osatzeko da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan, toki entitateen egintza eta erabakiak inpugnatzeari buruzkoan, ezarritakoarekin bat, betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketa berrian, dei egiten zaie interesdun diren pertsona edo entitateei, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aitzina, Auzitegira, Iruñeko Iturrama kaleko 10.era, ager daitezen interesdun gisa.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Atarrabian, 2017ko apirilaren 3an.–Alkate udalburua, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1704101