244. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

116/2017 FORU DEKRETUA, abenduaren 20koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2017ko enplegu publikoaren eskaintza onesten duena, 2016ko ordezkatze-tasari dagokiona, administrazio errorako, Osasun Departamenturako eta unibertsitatez kanpoko irakasleen esparrurako.

Estatuko 2017ko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legeak 19. artikuluan xedatzen duenez, langile berriak administrazio publikoetan sartzeko mugak bertan ezarritakoak izanen dira; horrekin batera adierazten du zein den gehieneko ordezkatze-tasa legearen 19. artikuluko 1. apartatuan, 2. eta 3. zenbakietan jasotzen diren jarduera publikoaren sektoreetan.

Nafarroako Foru Komunitateko plantillari buruzko datuak azterturik, eta Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Lege horretan ezarritako ordezkatze-tasari jarraikiz, ondorioztatzen da ezen lan publikoaren 2017ko eskaintza 566 lanpostukoa dela guztira (154 lanpostu Administrazio Erroan, 219 lanpostu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloan, 2 lanpostu Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun arloan, eta 191 lanpostu, Hezkuntza Departamentuko unibertsitateaz kanpoko irakasleenak); lanpostu horiek 2016ko ordezkatze-tasari dagozkio, aipatu 3/2016 Legearen 19. artikuluan ezartzen den bezala.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak, Osasun Departamentuak eta Hezkuntza Departamentuak, kontsulta egin ondoren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioen eta estatutupekoen Negoziazio Mahaiari, proposamena egin diote Nafarroako Gobernuari 2017ko lan publikoaren eskaintza onesteko: guztira 566 lanpostu dira (154 lanpostu Administrazio Erroan, 219 lanpostu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloan, 2 lanpostu Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun arloan, eta 191 lanpostu Hezkuntza Departamentuko unibertsitateaz kanpoko irakasleenak).

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko abenduaren 20ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DU:

1. artikulua. Lan publikoaren eskaintza.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan publikoaren eskaintza onesten da 2017. urterako, 566 lanpostu betetzeko, 2016ko ordezkatze-tasari dagokionez. Hauek dira xehetasunak:

Garapen Ekonomikorako Departamentua.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia:

–Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 3736 eta 3799 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia:

–Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 4053 zenbakia duena plantilla organikoan.

Herri Lan Zuzendaritza Nagusia:

–Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 7005 zenbakia duena plantilla organikoan.

Eskubide Sozialetako Departamentua.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia:

–Administrazio publikoko teknikaria (arlo ekonomikoa). Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 7538 eta 8323 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Idazkaritza Tekniko Nagusia:

–Administrazio publikoko teknikaria (arlo ekonomikoa). Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 4840 eta 7537 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentua.

Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusia:

–Administrazio publikoko teknikaria (arlo ekonomikoa). Hamaika lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 6739, 6741, 6742, 6746, 6749, 6750, 7405, 9378, 9379, 9381 eta 9831 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Nafarroako Estatistika Institutua:

–Administrazio publikoko teknikaria (arlo ekonomikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 1032 zenbakia duena plantilla organikoan.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia:

–Administrazio publikoko teknikaria (arlo ekonomikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 7440 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 760, 4199 eta 7439 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusia:

–Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 6913 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Sistema informatikoetako erdi mailako teknikaria. Bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 858, 914, 5145, 38985 eta 65874 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Barne Zuzendaritza Nagusia:

–Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 3820 eta 5441 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Suhiltzailea. Hamazazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 10396, 10397, 10398, 10399, 10400, 10401, 10402, 10403, 10404, 10405, 10406, 10407, 10408, 10409, 10410, 10411 eta 10412 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Foruzaina. Hamazazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 10413, 10414, 10415, 10416, 10417, 10418, 10419, 10420, 10421, 10422, 10423, 10424, 10425, 10426, 10427, 10428 eta 10429 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Justizia Zuzendaritza Nagusia:

–Psikologoa. Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 5827, 10093, 10103 eta 10104 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 7446 zenbakia duena plantilla organikoan.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentua.

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua:

–Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 35966 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Euskara itzultzailea. Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 35989, 35998, 35999 eta 36001 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Euskara itzultzaile-interpretea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 36063 zenbakia duena plantilla organikoan.

Hezkuntza Departamentua.

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia:

–Eskolazaina. Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, 33416, 34090, 35640 eta 35693 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia:

–Bigarren Hezkuntzako irakaslea. Sei lanpostu huts. Espezialitatea: Ekonomia (gaztelaniaz). A mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 31167, 31209, 31378, 31441, 31455 eta 31601 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Bigarren Hezkuntzako irakaslea. Zortzi lanpostu huts. Espezialitatea: Gorputz Hezkuntza (gaztelaniaz). A mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 31667, 31937, 32909, 32978, 33097, 33143, 34186 eta 34353 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Bigarren Hezkuntzako irakaslea. Sei lanpostu huts. Espezialitatea: Gorputz Hezkuntza (euskaraz). A mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 34850, 34939, 35074, 35116, 36587 eta 36967 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Bigarren Hezkuntzako irakaslea. Hamalau lanpostu huts. Espezialitatea: Fisika eta Kimika (gaztelaniaz). A mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 30993, 31099, 31427, 31431, 31501, 31553, 31635, 31659, 35042, 36157, 37672, 37753, 37883 eta 38004 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Bigarren Hezkuntzako irakaslea. Hamar lanpostu huts. Espezialitatea: Fisika eta Kimika (euskaraz). A mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 31686, 31737, 31740, 31760, 31827, 31841, 31866, 32138, 32152 eta 32173 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Bigarren Hezkuntzako irakaslea. Hamar lanpostu huts. Espezialitatea: Geografia eta Historia (euskaraz). A mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 32054, 32212, 32250, 32292, 32298, 32315, 32455, 32618, 32624 eta 36144 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Bigarren Hezkuntzako irakaslea. Zortzi lanpostu huts. Espezialitatea: Informatika (gaztelaniaz). A mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 32743, 32868, 32880, 32942, 33012, 33100, 33146 eta 33219 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Bigarren Hezkuntzako irakaslea. Hogei lanpostu huts. Espezialitatea: Ingelesa (gaztelaniaz). A mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 32106, 33418, 33434, 33439, 33604, 33717, 33719, 33723, 33746, 33761, 33783, 33843, 34023, 34081, 34085, 34122, 34160, 36300, 38601 eta 38864 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Bigarren Hezkuntzako irakaslea. Hamalau lanpostu huts. Espezialitatea: Ingelesa (euskaraz). A mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 33339, 33770, 34431, 34433, 34438, 34507, 34635, 34849, 34955, 35076, 35085, 35161, 37622 eta 37642 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Bigarren Hezkuntzako irakaslea. Bi lanpostu huts. Espezialitatea: Gizartean eta Komunitatean Esku Hartzea (gaztelaniaz). A mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 33598 eta 35400 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Bigarren Hezkuntzako irakaslea. Hamalau lanpostu huts. Espezialitatea: Gaztelania eta Literatura (gaztelaniaz). A mailakoak, funtzionarioen araubidekoak. 31188, 31380, 31465, 31983, 32615, 32672, 33395, 33400, 33993, 34937, 35232, 35387, 35590 eta 37794 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Bigarren Hezkuntzako irakaslea. Hamar lanpostu huts. Espezialitatea: Gaztelania eta Literatura (euskaraz). A mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 32081, 32385, 32649, 32799, 32878, 32913, 32989, 33129, 33230, 33530 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Bigarren Hezkuntzako irakaslea. Zortzi lanpostu huts. Espezialitatea: Matematikak (gaztelaniaz). A mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 31965, 33568, 33661, 34096, 34255, 34997, 36209 eta 36964 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Bigarren Hezkuntzako irakaslea. Hamazazpi lanpostu huts. Espezialitatea: Matematikak (euskaraz). A mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 31308, 31466, 31596, 31813, 32052, 32634, 33127, 33256, 33271, 33408, 33466, 33600, 33680, 33903, 34278, 35016 eta 35178 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Bigarren Hezkuntzako irakaslea. Bost lanpostu huts. Espezialitatea: Hezkuntza-Orientazioa (gaztelaniaz). A mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 31075, 31090, 32386, 34716 eta 35005 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Bigarren Hezkuntzako irakaslea. Lau lanpostu huts. Espezialitatea: Hezkuntza-Orientazioa (euskaraz). A mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 34838, 36156, 36972 eta 37973 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Bigarren Hezkuntzako irakaslea. Zortzi lanpostu huts. Espezialitatea: Teknologia (gaztelaniaz). A mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 32461, 32645, 33864, 34280, 34569, 34680, 35174 eta 35205 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Administrazio publikoko teknikaria (arlo ekonomikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 38023 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 37399 eta 38024 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Lanbide Heziketako irakasle teknikoa. Lau lanpostu huts. Espezialitatea: Instalazio Elektroteknikoak (gaztelaniaz). B mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 36988, 36990, 36997 eta 36998 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Lanbide Heziketako irakasle teknikoa. Lau lanpostu huts. Espezialitatea: Makinen Mekanizazioa eta Mantentze-lanak (euskaraz). B mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 30755, 31446, 32219 eta 33532 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Lanbide Heziketako irakasle teknikoa. Sei lanpostu huts. Espezialitatea: Nekazaritzako Ekoizpeneko Lanak eta Ekipoak (gaztelaniaz). B mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 32701, 32715, 32993, 33147, 35439 eta 36992 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Lanbide Heziketako irakasle teknikoa. Bost lanpostu huts. Espezialitatea: Osasun eta Laguntza Prozedurak (gaztelaniaz). B mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 30683, 30725, 31590, 31773 eta 31875 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Lanbide Heziketako irakasle teknikoa. Bi lanpostu huts. Espezialitatea: Osasun eta Laguntza Prozedurak (euskaraz). B mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 32555 eta 32714 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Lanbide Heziketako irakasle teknikoa. Sei lanpostu huts. Espezialitatea: Sistema eta Aplikazio Informatikoak (gaztelaniaz). B mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 32806, 33667, 33751, 34237, 36261 eta 36945 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Sistema Informatikoetako erdi mailako teknikaria. Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 36049, 38982, 38983 eta 39013 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Eskolazaina. Hogei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, 30026, 30900, 33261, 33355, 33379, 33469, 33549, 33685, 34949, 35637, 35641, 35643, 35682, 35730, 35733, 35830, 35838, 37001, 37442 eta 37444 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Idazkaritza Tekniko Nagusia:

–Administrazio publikoko teknikaria (arlo ekonomikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 35672 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 35073 eta 36952 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Osasun Departamentua.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua:

–BFE/Medikuntza Prebentiboko eta Osasun Publikoko mediku albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 70157 zenbakia duena plantilla organikoan.

–BFE/Erradiodiagnostikoko mediku albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 67079 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Unibertsitateko erdi mailako tituluduna (laneko arriskuen prebentzioa). Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 1666 eta 1667 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua.

Zerbitzu Zentralak:

–Sistema Informatikoetako ofiziala. Hamabost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 63847, 66471, 66603, 66685, 67447, 67448, 67799, 67869, 68564, 68565, 68609, 68763, 68710, 68770 eta 68830 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Oinarrizko Osasun Laguntza:

–Gizarte-langilea. Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 65746, 66398, 71425 eta 71426 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako teknikaria (EZLT). Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, 60279, 61903 eta 71330 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Nafarroako Ospitalegunea:

–BFE/Anatomia Patologikoko mediku albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 62400 zenbakia duena plantilla organikoan.

–BFE/Anestesia eta Erreanimazioko mediku albokoa. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 70629 eta 70630 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–BFE/Angiologia eta Hodietako Kirurgiako mediku albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 61272 zenbakia duena plantilla organikoan.

–BFE/Hodietako Kirurgiako mediku albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 61491 zenbakia duena plantilla organikoan.

–BFE/Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako mediku albokoa. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 63107 eta 63113 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–BFE/Kirurgia Pediatrikoko mediku albokoa. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 63294 eta 69721 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–BFE/Medikuntza Fisikoko eta Errehabilitazioko mediku albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 61454 zenbakia duena plantilla organikoan.

–BFE/Medikuntza Nuklearreko mediku albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 62094 zenbakia duena plantilla organikoan.

–BFE/Nefrologiako mediku albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 62443 zenbakia duena plantilla organikoan.

–BFE/Neurologiako mediku albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 70645 zenbakia duena plantilla organikoan.

–BFE/Onkologia Medikoko mediku albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 68192 zenbakia duena plantilla organikoan.

–BFE/Otorrinolaringologiako mediku albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 69744 zenbakia duena plantilla organikoan.

–BFE/Erradiodiagnostikoko mediku albokoa. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 60546 eta 70649 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Erizain espezialista obstetriko-ginekologikoa. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 64010, 67901 eta 70246 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Gizarte-langilea. Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 62592, 63105, 63254 eta 67141 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Liburutegiko arduraduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 64662 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Anatomia Patologikoko teknikari espezialista (APTE). Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 61797, 70844, 70916 eta 70918 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Osasun Dokumentazioko teknikari espezialista (ODTE). Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 68546, 70025, 70570 eta 70830 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Laborategiko teknikari espezialista (LTE). Hamabi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 61473, 64740, 67916, 67918, 68340, 68374, 68548, 70121, 70919, 70921, 70923 eta 70964 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Farmaziako teknikaria. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 71431 eta 71432 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako teknikaria (EZLT). Berrogeita lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, 61191, 61321, 61502, 61611, 61705, 61735, 61823, 61975, 62109, 62378, 62695, 62762, 62791, 62814, 63029, 63148, 63260, 63472, 63717, 63934, 64095, 64384, 64518, 64953, 64972, 65056, 65112, 65259, 65260, 65360, 65562, 65700, 67182, 68377, 68594, 68595, 69678, 70695, 71299, 71300, 71301, 71302, 71303 eta 71304 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Zeladorea. Berrogeita hamahiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, E mailakoak, 60448, 60481, 61182, 62629, 63795, 63798, 63802, 63807, 63810, 64356, 64371, 64515, 64583, 64628, 64680, 64812, 64842, 64976, 65008, 65064, 65095, 65110, 65163, 65456, 65477, 65575, 65717, 66246, 66248, 66254, 66257, 66326, 66327, 66720, 66723, 66730, 66734, 66746, 67530, 67581, 68362, 68562, 69366, 69694, 69695, 69698, 70058, 70572, 70701, 70702, 70703, 70848 eta 71305 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Lizarrako Osasun Barrutia:

–BFE/Barne Medikuntzako mediku albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 70783 zenbakia duena plantilla organikoan.

–BFE/Medikuntza Prebentiboko eta Lan Osasuneko mediku albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 67590 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Laborategiko teknikari espezialista (LTE). Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 69883 eta 69884 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako teknikaria (EZLT). Zortzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, 63263, 63408, 63483, 63708, 63719, 66646, 67331 eta 68976 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Zeladorea. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, E mailakoak, 62600, 62644 eta 69909 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Tuterako Osasun Barrutia:

–BFE/Digestio Aparatuko mediku albokoa. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 64600 eta 69939 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–BFE/Dermatologiako mediku albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 69931 zenbakia duena plantilla organikoan.

–BFE/Hematologiako mediku albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 67557 zenbakia duena plantilla organikoan.

–BFE/Nefrologiako mediku albokoa. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 63840, 68760 eta 70972 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–BFE/Otorrinolaringologiako mediku albokoa. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 64325 eta 71208 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

BFE/Erreumatologiako mediku albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 64916 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Erizain espezialista obstetriko-ginekologikoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 65268 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Gizarte-langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 71215 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Laborategiko teknikari espezialista (LTE). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 68451 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako teknikaria (EZLT). Bederatzi lanpostu huts, D mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 64512, 65179, 65376, 65552, 69986, 69993, 70775, 70988 eta 71216 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Zeladorea. Hamaika lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, E mailakoak, 64609, 64848, 65127, 65661, 68628, 70003, 70777, 70778, 70779, 70992 eta 70993 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Osasun Mentala:

–Osasun Mentaleko erizain espezialista. Sei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 71056, 71057, 71058, 71059, 71060 eta 71061 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Gizarte-langilea. Bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 62223, 62347, 65815, 70789 eta 70790 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria (EZLT). Hamasei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, 60476, 61222, 61439, 61610, 61829, 61848, 62134, 62242, 62243, 62259, 62287, 62333, 62369, 62405, 62467 eta 62472 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Zeladorea. Zortzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, E mailakoak, 61212, 61284, 61501, 61745, 61998, 62071, 62228 eta 62421 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentua.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia:

–Liburutegiko arduraduna. Zazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 9601, 10209, 30004, 32709, 32882, 34919 eta 35151 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Liburutegiko arduraduna. Bi lanpostu huts, lan-araubide finkokoak eta lanaldi partzialekoak, C mailakoak, 33494 eta 35089 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua.

Idazkaritza Tekniko Nagusia:

–Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 3788 eta 7166 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

2. artikulua. Erreserba txanda, desgaitasuna dutenentzat.

Lan publikoaren eskaintza partzial honetan %33ko edo gehiagoko desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan 40 lanpostu daude. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez zehaztuko dira lanpostu horiek, sartzeko kasuan kasuko hautapen probak egiteko deialdiak onetsi aurretik, betiere Eskubide Sozialetako Departamentuko organo eskudunek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasuna duten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoak horren gaineko txostena egin ondotik.

3. artikulua. Espainiako nazionalitatea izatea beharrezkoa duten lanpostuak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari ahalmena ematen zaio ebazpen bidez zehaztu dezan, sartzeko kasuan kasuko hautapen probak egiteko deialdiak onetsi aurretik, zein lanpostuk duten atxikia ahal publikoak betetzea edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen interesak zaintzeko erantzukizuna, lanpostu horietan sartzeko Espainiako nazionalitatea izatea exijitzeko.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko ahalmena.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetan bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2017ko abenduaren 20an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1714782