85. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

240/2015 EBAZPENA, martxoaren 30ekoa, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako goi mailako kirolari izateko kirol betekizun teknikoak aldatu eta Nafarroako errendimenduko kiroleko epaile, teknikari eta kirolari izaeraren iraunaldia, Foru Komunitateko kirol administrazioak Nafarroako errendimenduko kiroleko epaile, teknikari eta kirolariei ematen dizkien prestazioak eta kirol federazioen ziurtagiriaren eredua eta Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako kirolari, teknikari edo epaile izateko norbanakoen eskabidearena arautzen dituena.

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legeak, kirola arautu, antolatu, sustatu eta koordinatzeko xedea baitu Nafarroako Foru Komunitateari dagozkion eskumenen eremuan, goi mailako kirol jarduera bultzatzea (3.b artikulua) du helburu kirol politikaren arloan.

Nafarroako Kirolari buruzko Foru Legearen 5.d) artikuluaren arabera, Nafarroako Gobernuaren eskumena da Nafarroan goi mailako kirola arautzea. Bestetik, foru lege beraren 6.2 artikuluak Nafarroako Foru Komunitateko kirol administrazioaren (gaur egun, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren) esku uzten du Nafarroako goi mailako kirolariak kalifikatzeko eskumena, baita Nafarroako goi mailako kirol jarduera gainbegiratu eta begiratzekoa ere.

Aipatu manuak garatzeko, otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretua onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitateko errendimenduko kirola eta goi mailako kirolarien zerrenda arautzen dituena.

9/2012 Foru Dekretuaren azken xedapenetan lehenak ahalmena ematen dio Foru Komunitateko kirol administrazioari foru dekretua betearazteko behar diren egintzak burutzeko, Nafarroako goi mailako kirolari izateko kirol irizpide teknikoak aldatzeko eta Nafarroako errendimenduko kirolariaren iraunaldia eta izan ditzaketen onurak zehazteko.

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 29ko 393/2012 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Errendimenduko Kirolaren Balorazio Batzordea sortu zen eta haren kideak izendatu ziren, eta maiatzaren 13ko 303/2013 Ebazpenaren bidez batzorde hori berritu zen, kide berriak izendatu baitziren lau urterako.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 27ko 463/2012 Ebazpenaren bidez, I., II. III., IV. eta V. eranskinak onetsi ziren gai hauek arautzeko: Nafarroako goi mailako kirolari izateko kirol irizpide teknikoak; Nafarroako errendimenduko kirolari izaeraren iraunaldia; Foru Komunitateko kirol administrazioak Nafarroako errendimenduko kirolariei ematen dizkien prestazioak; kirol federazioen ziurtagiriaren eredua; eta Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako kirolari, teknikari edo epaile izateko norbanakoen eskabidearena.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 27ko 463/2012 Ebazpenak akats administratibo batzuk zituen. Izan ere, aginduzko tramite hauek ez ziren bete: ebazpena zuzenbidera egokitzen dela egiaztatzen duen txosten juridikoa egitea eta Barne Kontroleko Erregelamendua onesten duen maiatzaren 17ko 31/2010 Foru Dekretuaren araberako kontu-hartzailetzaren eginkizuna. Bestetik, otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuaren lehenbiziko xedapen gehigarrian jasotako kirol irizpide teknikoak aplikatuta ateratzen den goi mailako kirolarien kopurua oso handia da Nafarroako Foru Komunitateko kirolarien kopuruarekin alderatuta, eta horrek irudia desitxura dezake Nafarroako errendimenduko kirolaren irismen eta kalitateari buruz.

Azaldutakoaren ondorioz, bidezkoa da orain ebazpena tramitatzea behar diren tramite administratibo guztiak beteta eta igarotako denborak agerian utzi dituen akatsak zuzenduta. Azpimarratzeko aldaketak hauek dira: goi mailako kirolari izateko kirol irizpide teknikoak aldatzea, Nafarroako errendimenduko kiroleko epaile, teknikari edo kirolari izaeraren iraunaldia kontatzen hasteko epea zehaztea; Foru Komunitateko kirol administrazioaren prestazioak jasotzen ahal dituzten Nafarroako errendimenduko kirol estamentuak zehaztea; Nafarroako kirol administrazioaren prestazioak zehaztea; eta aipatu ebazpena, bere eranskinekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea (aplikazio orokorrekoa baita). Aldez aurretiko kontu-hartzailetzaren tramitea egin da, eta aginduzko txosten juridikoa erantsi zaio proposamenari.

Bestetik, azaldutakoaren ondorioz Nafarroako errendimenduko kirola sustatzeko neurriak (Ebazpen honen I. eranskineko IV. kapituluan bildutako prestazioak, adibidez) hartzeko interes publikoko arrazoiak badaude ere, Espainiako krisi ekonomikoa kontuan hartu behar da. Izan ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ekitaldi bakoitzerako aurreikusitako defizitaren helburua bete behar du (Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 18.1 artikuluaren esparruan), eta ezin ditu gainditu Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 39. artikuluan oro har ezartzen diren gastu konpromisoen mugak. Horregatik, Foru Komunitateko kirol administrazioak ez ditu nahitaez eman behar ebazpen honen I. eranskineko IV. kapituluan ezarritako prestazioak eta laguntzak, eta haiek finantzatzeko Nafarroako kirol administrazioaren aurrekontuen kargurako kreditu nahikoa eta egokia izatearen baldintzapean daude.

Nafarroako errendimenduko kiroleko epaileek, teknikariek eta kirolariek jaso ditzaketen prestazioak (I. eranskineko IV. kapitulukoak) ezartzeko, irizpide hauek hartu dira kontuan:

a) Foru Komunitateko kirol administrazioari (NKGIri), Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren bidez, dagokio Nafarroako goi mailako kirolarien kontrol edo jarraipen medikoa erraztea (Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legearen 22.g artikulua).

b) Foru Komunitateko kirol administrazioari (NKGIri) dagokio Nafarroako goi mailako kirola gainbegiratu eta begiratzea (Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legearen 6.2.l artikulua), eta goi mailako kirolerako laguntza programak egitea prestakuntza eta formazio tekniko espezializatua emateko (Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legearen 22.2.b eta d artikulua).

c) Foru Komunitateko kirol administrazioari (NKGIri) dagokio kirolariek Nafarroako selekzioetan parte hartzea sustatzea.

Hori horrela:

a) KAIMZren zerbitzuak erabiltzeari dagokionez, aurreikusi da prestazioak jasotzeko lehentasuna izanen dutela goi mailako kirolari, teknikari eta epaileek eta NKGIren babespeko kirol teknifikazio programetan parte hartzen duten errendimendu handiko kiroleko teknikari, epaile edo kirolari teknifikatuek; hau da, Nafarroako errendimenduko kirolaren piramidearen goiko estamentuan daudenek. Nafarroako errendimenduko kiroleko gainerako epaile, teknikari eta kirolariek prestazioak jaso ditzakete, betiere aurreko taldearen lehentasuna errespetatuta. Neurri honen helburua da Nafarroako goi mailako kirolarien kontrol medikoa errazteko agindua betetzea.

b) NKGIri atxikitako instalazioetan sartzeari dagokionez, honako hauek sar daitezke: goi mailako kirolari, teknikari eta epaileak, NKGIren babespeko kirol teknifikazio programetan parte hartzen duten errendimendu handiko kirol teknikari, epaile edo kirolari teknifikatuak, errendimendu handikotzat kalifikatutako kirolariak eta NKGIak onetsi eta gainbegiratutako errendimenduko kirol programetan (selekzioak, Nafarroako kirol federazioen programa bereziak eta gazte talentudunentzako programak) parte hartzen duten hobekuntzako kiroleko edo oinarrizko errendimenduko kiroleko teknikariak edo kirolariak. Neurri honen helburua da goi mailako jarduera bultzatzeko eta kirolariek Nafarroako selekzioetan parte hartzea sustatzeko lege agindua betetzea, izaera bereziko kirol instalazioetan (Larrabide Estadioa Kirol Teknifikazioaren Zentroa, zentro horri itsatsitako Printzearen Gotorlekua egoitza eta Guelbenzu jolaslekua) sartzea erraztuz.

Nafarroako errendimenduko kiroleko epaile, teknikari edo kirolariek KAIMZko zerbitzuak erabiltzeko eta NKGIri atxikitako instalazioetan sartzeko modua eta baldintzak agertuko dira Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Gobernu Kontseiluaren erabakian (erakunde autonomoari atxikitako zentroak erabiltzeko gehieneko prezio eta tarifen araubidea onesteko horretan).

Nafarroako Foru Komunitateko errendimenduko kirola eta goi mailako kirolarien zerrenda arautzen dituen otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuaren arabera, Nafarroako errendimenduko kiroleko epaile, teknikari eta kirolariek foru dekretuan eta hura garatzeko arauetan finkatutako onurak jaso ditzakete. Foru dekretuaren azken xedapenetan lehenaren arabera, kirol administrazioari dagokio onuradun horien prestazioak definitzea.

Nafarroako Errendimenduko Kirolaren Balorazio Batzordeak horren inguruko bilera egin du, eta 9/2012 Foru Dekretuaren 15. artikuluak esleitzen dizkion eginkizunak kontuan hartuta, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari proposatu dio I. eranskina onestea Nafarroako goi mailako kirolari izateko kirol betekizun teknikoak, Nafarroako errendimenduko kiroleko epaile, teknikari eta kirolari izaeraren iraunaldia eta Foru Komunitateko kirol administrazioak Nafarroako errendimenduko kiroleko epaile, teknikari eta kirolariei ematen dizkien prestazioak arautzeko, baita II. eta III. eranskinak ere (kirol federazioen ziurtagiriaren eredua eta Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako kirolari, teknikari edo epaile izateko norbanakoen eskabidearena).

Horrenbestez, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 2ko 36/2012 Foru Dekretuak (otsailaren 13ko 13/2013 Foru Dekretuak, uztailaren 30eko 62/2014 Foru Dekretuak eta Nafarroako Foru Komunitateko errendimenduko kirola eta goi mailako kirolarien zerrenda arautzen dituen otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuaren azken xedapenetan lehenak aldatua) eskuordetu dizkidan ahalmenekin bat,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako goi mailako kirolari izateko kirol betekizun teknikoen aldaketa, Nafarroako errendimenduko kiroleko epaile, teknikari eta kirolari izaeraren iraunaldia eta Foru Komunitateko kirol administrazioak Nafarroan jardunean dauden errendimenduko kiroleko epaile, teknikari eta kirolariei ematen dizkien prestazioak onestea I. eranskineko araubidearekin bat, bai eta kirol federazioen ziurtagiriaren eredua (II. eranskinekoa) eta Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako kirolari, teknikari edo epaile izateko norbanakoen eskabidearena (III. eranskinekoa) ere.

2. Ebazpen hau eta I., II. eta III. eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta aditzera ematea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra bidezkoa dela gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Gizarte Politiketako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 27ko 463/2012 Ebazpena indarrik gabe uztea. Haren bidez, I., II. III., IV. eta V. eranskinak onetsi ziren gai hauek arautzeko: Nafarroako goi mailako kirolari bide arruntetik izateko kirol irizpide teknikoak; Nafarroako errendimenduko kirolari izaeraren iraunaldia; Foru Komunitateko kirol administrazioak Nafarroako errendimenduko kirolariei ematen dizkien prestazioak; kirol federazioen ziurtagiriaren eredua; eta Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako kirolari, teknikari edo epaile izateko norbanakoen eskabidearena.

4. Ebazpen hau igortzea Administrazio eta Kudeaketa Atalari, Kirolaren Zuzendariordetza Nagusiari eta Kontu-hartzailetza delegatuari, behar diren ondorioetarako.

Iruñean, 2015eko martxoaren 30ean.–Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Pruden Indurain Larraya.

I. ERANSKINA

I. KAPITULUA

Nafarroako goi mailako kirolari izateko kirol
betekizun teknikoen alderdi kontzeptualak

1. Hitzaurrea.

Goi-lehiaketazko kirolean, kirol modalitate batean eta modalitate horren probetan, hurrenkera hau erabili ohi da kirol ekitaldien garrantzia finkatzeko: joko olinpiarrak eta paralinpiarrak, munduko txapelketak, txapelketa kontinentalak eta txapelketa nazionalak, ahaztu gabe kirolariek edo taldeek estatuko edo munduko sailkapenetan duten postuaren garrantzia, aurreikusitako kasuetan. Beraz, garrantzi handiko kirol ekitaldietan lehia handia da kirolarien artean eta, horren ondorioz, zailagoa da emaitza onak lortzea.

Kirolari batek kirol lehiaketa batean kirol merezimendua lortzeko duen zailtasuna zehazteko, aldagai asko daude. Zenbakitzen ahal diren aldagai garrantzitsuenak zehazten dira kontzeptualki eranskin honetan. Oinarri kontzeptual hori eta aldagaien arteko erlazioa kontuan hartuta, kirol betekizun teknikoen taulak ezarri dira Nafarroako goi mailako kirolari bide arruntetik izateko merezimendu betekizunak ezartzeko.

Nafarroako errendimenduko kirolari bide arruntetik izateko (zehazki goi mailako kirolari) aztertzen den erreferentziazko oinarrizko unitate esanguratsua da kirolari batek, banaka edo taldeka, kirol lehiaketa ofizial batean edo multzo batean lortzen duen merezimendua.

Oinarrizko unitate hori abiapuntu hartuta, bereizi behar dira modalitatea, espezialitatea eta kirol proba, eta merezimendu handia lortzeko zailtasuna zehazten dituzten aldagaiak aztertu: probaren izaera, proba mota, merezimendu mota, adin kategoria, parte hartzen duten herrialde kopurua eta lehiaketa sistema.

2. Modalitatea, espezialitatea eta kirol proba.

1. Kirol modalitatea: egiturazko berezko ezaugarriak eta nazioko edo nazioarteko tradizioa, aintzatespena eta araubidea dituen kirola, edo ezaugarri horiek izan gabe ofizialki aintzatetsitako kirol modalitate batetik bereizteko ezaugarri nahikoak izan eta gizartean nahiko sustraiturik eta ezarririk dagoena. Lehenbiziko zehaztapen maila da, orokorra (adibidez: atletismoa, igeriketa, padela, etab.).

2. Kirol espezialitatea: kirol baten deskripzio zehatzagoa da. Espezialitateek antzeko eredu edo ezaugarriak dituzte, eta horregatik kirol modalitate berekoak dira, eta, aldi berean, ezaugarri bereizgarriak, zeinei esker antzekotasunean oinarritutako kirol espezialitatetan multzokatzen baitira. Kirol modalitate batek kirol espezialitate batzuk (edo bakarra) izan ditzake (adibidez: atletismo modalitatea > jauzi espezialitatea, etab.).

3. Kirol proba: kirol baten deskripzio zehatzena da. Erreferentziazko oinarrizko unitatetzat hartu da eranskin honen II. kapituluko kirol betekizun teknikoak finkatzeko. Kirol modalitate batek kirol espezialitate batzuk (edo bakarra) ditu, eta espezialitate bakoitzak proba batzuk (edo bakarra) ditu. Kirol probak berariazko ezaugarri bereizgarriak ditu, eta horiei esker bat eta bakarra da. Kirol probak kirola zehazten du (adibidez: atletismo modalitatea > jauzi espezialitatea > luzera-jauzia proba, etab.).

Batzuetan kirol modalitate batek kirol espezialitate bakarra du, eta espezialitateak kirol proba bakarra. Kirolariak, azken finean, kirol proba bat egiten du, kirol modalitate bateko espezialitate batekoa. Kasu batzuetan modalitateak, espezialitateak eta probak bat egiten dute (adibidez: saskibaloia, poloa, etab.).

3. Merezimendu handia lortzeko zailtasuna zehazten duten aldagaiak.

1. Probaren izaera:

a) Proba olinpiarra: udako edo neguko hurrengo joko olinpiarren programa ofizialean dago.

b) Proba ez-olinpiarra: udako edo neguko hurrengo joko olinpiarren programa ofizialean ez dago.

c) Proba paralinpiarra: udako edo neguko hurrengo joko paralinpiarren programa ofizialean dago.

d) Proba ez-paralinpiarra: udako edo neguko hurrengo joko paralinpiarren programa ofizialean ez dago.

2. Proba mota.

2.1. Kirol probak antolatzeko asmoz, irizpide sorta baten arabera sailkatu dira: ekintza motorra egiteko era eta haren dinamika, talde bakoitzaren kirolari kopurua, aurkariekiko eta taldekideekiko interakzioa eta emaitza osatzeko era.

2.2. Sailkapenean Nafarroan gaur egun dauden 43 kirol federazioen kirol modalitate guztiak daude.

Aurreko atala kontuan hartuta, honela sailkatzen dira Kirolaren Kontseilu Nagusiak aintzatetsitako kirol modalitateetako kirol probak:

Banakako probak. Lau mota daude:

a) Banakako proba hutsak: kirolari batek egiten ditu probak eta haien garapenaren eta emaitzaren arduradun bakarra da. Beste kirolarien kontra aldi berean lehia dezake (adibidez: atletismoko 100 metro lauak aire zabaleko pistan, igeriketako 400 metro libre 50 metroko igerilekuan, etab.) edo bata bestearen atzetik (adibidez: luzera-jauzia, norbanako kata, etab.).

b) Aurrez aurreko norbanako probak: kirolari batek beste kirolari baten kontra lehiatzen du (adibidez: norbanako esgrima, norbanako tenisa, norbanako ping-ponga, etab.).

c) Borrokako probak: kirolari batek beste baten kontra borrokatzen du, bestea erasoz eta bere burua defendatuz (adibidez: boxeoa, judoa, etab.). Oro har, batez ere borroka kirolen federazioen norbanako probak hartuko dira borroka probatzat.

d) Autosuperazioko probak: kirolari batek kirol proba ez-lehiakorra egiten du. Arrakasta lortzen da planifikatutako erronka gainditzen bada (adibidez: oso ibilbide zaila igerian zeharkatzea, balentria edo kirol ekintza gogoangarria burutzea eskaladan, etab.).

I. motako taldeko probak. Banakakoak eta kirol kolektiboetakoak ez diren probak. Zortzi mota daude:

a) Aldi bereko ekintzako probak, gehienez lau taldekidek eginak: bi, hiru edo lau kirolarik osatzen dute taldea, eta modu koordinatuan (espazioan eta denboran) burutzen dituzte ekintza motorrak. Hiru azpimota daude:

a.1.–Aurrez aurrezko bikotekako probak: bikote batek modu koordinatuan (haien artean eta objektu mugikor batekin) burutzen ditu ekintza motorrak beste bikote baten kontra, gehienetan erraketa baten laguntzaz (adibidez: ping-ponga, tenisa, padela, badmintona, hondartzako boleibola, etab.).

a.2.–Talde proba ziklikoak, gehienez lau taldekidek eginak: bi, hiru edo lau kirolarik osatzen dute taldea, eta modu koordinatuan burutzen dituzte ekintza motor ziklikoak (adibidez: bi edo lau pertsonentzako piraguismo ontzia, etab.).

a.3.–Talde proba ez-ziklikoak, gehienez lau taldekidek eginak: bi, hiru edo lau kirolarik osatzen dute taldea, eta modu koordinatuan eta objektu mugikorrik gabe burutzen dituzte ekintza motor ez-ziklikoak (adibidez: binakako irristaketa, bi pertsonentzako belaontzia, etab.).

b) Aldi bereko ekintzako probak, gutxienez bost taldekidek eginak: gutxienez bost kirolarik osatzen dute taldea, eta modu koordinatuan (espazioan eta denboran) burutzen dituzte ekintza motorrak. Bi azpimota daude:

b.1.–Talde proba ziklikoak, gutxienez bost taldekidek eginak: gutxienez bost kirolarik osatzen dute taldea, eta modu koordinatuan burutzen dituzte ekintza motor ziklikoak (adibidez: zortzi pertsonentzako arraun ontzia, etab.).

b.2.–Talde proba ez-ziklikoak, gutxienez bost taldekidek eginak: gutxienez bost kirolarik osatzen dute taldea, eta modu koordinatuan burutzen dituzte ekintza motor ez-ziklikoak (adibidez: igeriketa sinkronizatuaren taldeak, gimnasia erritmikoarenak, etab.).

c) Txandakako parte-hartzearen probak: taldea osatzen duten kirolariek ekintza bat baino gehiago egiten dituzte txandaka (adibidez: esgrima taldeko probak, arku-tirokoak, etab.).

d) Ahaleginak batzearen probak: gutxienez bi kirolarik modu koordinatuan eta batak bestearen atzetik burutzen dute norbanako ekintza motorra (adibidez: errelebo probak igeriketan edo atletismoan, etab.).

e) Norbanako, zeharkako eta geroratutako emaitzen probak: norbanako proban kirolariek izandako emaitzak zeharka batzen dira taldearen emaitza lortzeko (adibidez: kros probaren taldekako sailkapena, etab.).

f) Taldeko, zeharkako eta geroratutako emaitzen probak: taldeko proban kirolariek izandako emaitzak zeharka batzen dira klub baten, Nafarroako selekzioaren edo konbinatu baten emaitza lortzeko. Emaitzen jatorria norbanako, zeharkako eta geroratutako emaitzen probetan egon daiteke.

g) Autosuperazioa: kirolariek taldeka kirol proba ez-lehiakorra egiten dute. Arrakasta lortzen da planifikatutako erronka gainditzen bada (adibidez: mendi espedizioak, etab.).

h) Bestelako probak: definitu diren motekin antza ez duten probak (daudenak eta sortuko direnak).

II. motako taldeko probak. Kirol kolektiboen modalitateak, espezialitateak edo probak, hau da, kirolari batzuek osatutako bi taldek ekintza motorrak aldi berean (espazioan eta denboran) burutzen dituzte, objektu mugikor baten jabetza txandakatuz erasoko eta defentsako ekintza tekniko-taktikoen bidez (adibidez: eskubaloia, saskibaloia, beisbola, hockeya, futbola, etab.).

3. Sailkapenari buruz, honako alderdi hauek zehaztu behar dira:

I. motako taldeko probetan, hasierako hautapen faseak badaude, Nafarroako goi mailako kirolari izateko baldintza da aldez aurretiko faseak gainditu eta lehiaketaren azken fasean parte hartzea.

II. motako taldeko probetan, taldekidetzat hartuko dira aktan ofizialki inskribaturik dauden kirolariak. Munduko, Europako edo Espainiako txapelketetan hasierako hautapen faseak badaude, taldekidetzat hartuko dira txapelketaren azken fasean aktan ofizialki inskribaturik dauden jokalariak soilik, txapelketan parte hartu ala ez.

I. motako eta II. motako taldeko probetan, Espainiako eta Nafarroako selekzioetan eta kirol klubean lortutako kirol merezimenduak hartuko dira kontuan.

4. Merezimendu motak.

1. Nazioarteko kirol federazio batek egindako nazioarteko ranking ofiziala, edo Espainiako kirol federazio batek egindako nazioko bat. Ranking horren oinarria izan daiteke lehiaketa batzuen jarduketen batuketa edo kirol denboraldian izandako marken hurrenkera.

2. Nazioarteko kirol lehiaketa batean (joko olinpiarrak, joko paralinpiarrak, munduko edo Europako txapelketak) edo nazioko batean (Espainiako txapelketak) lortutako emaitza zuzena edo zeharkakoa (zenbait faseren ondoriozko azken emaitza).

5. Kategoria absolutua.

Absolutua: lehiaketa ofizial baten sailkapen orokorrean edo kirol ranking batean sailkatzen dira kirolariak, haien adin tartea edozein izanik ere. Kirolarien ezaugarriak kontuan hartuta, kirol federazio batek gutxieneko adina ezar dezake kirolariek lehiaketa ofizialean parte hartu eta sailkapen absolutuan agertzeko.

6. Parte hartzen duten herrialde kopurua.

1. Nazioarteko lehiaketaren fase guztietan parte hartzen duten herrialdeen kopuru osoa kontuan hartzen da, kirol modalitatearen (ez probaren) eta adin kategoriaren arabera, sexuak bereizi gabe.

2. Parte hartzen duten herrialdeen gutxieneko kopurua 4 da, eta lehiaketaren hasieran egon behar dute, ez da aski inskribatuta egotea.

3. Proba ez-olinpiarren kasuan, talde hauek ezartzen dira parte hartzen duten herrialdeen kopuruaren arabera:

a) 10 herrialde baino gutxiago.

b) 10 herrialde edo gehiago eta 20 herrialde edo gutxiago.

c) 20 herrialde baino gehiago.

7. Lehiaketa sistema.

1. Lehiaketa sistemen ezaugarriek eragina dute merezimendu handiak lortzeko zailtasunean.

2. Lehiaketa sistema oinarrizkoak hauek dira:

a) Kanporaketen sistema: zozketa bat erabiltzen da kirolariak edo taldeak binaka multzokatzeko. Bata bestearen aurka aritzen dira, eta galtzaileak kanporatuta gelditzen dira porrot bat edo batzuk izan ondoren. Irabazleak hurrengo errondara pasatzen dira, eta kanporaketak egiten dira bat gelditu arte. Sistema honetan, kirolariak edo taldeak gutxienez garaipen bat lortu behar du goi mailako kirolari bide arruntetik izan ahal izateko.

b) Gainerako lehiaketa sistemak:

b.1.–Multzoen sistema: kirolariak edo taldeak multzokatzen dira, eta multzo bakoitzean bata besteen aurka aritzen da. Emaitzen arabera osatzen da sailkapena.

b.2.–Denok denon aurka aritzeko sistema: kirolari edo talde guztiak gainerakoen aurka aritzen dira azken fase batean edo sailkapen fase batzuetan (fase bakoitzean bi kirolari edo talde baino gehiago aritzen dira).

b.3.–Ohiko ligaren sistema: kirolari edo talde guztiak gainerakoen aurka aritzen dira hainbat jardunalditan. Jardunaldi bakoitzean kirolari edo talde bat beste baten aurka aritzen da.

b.4.–Federazio batean lehiaketa erregelamenduetan arautzen diren bestelako sistemak.

II. KAPITULUA

Nafarroako errendimenduko kirol izaera lortzea

1. Hitzaurrea.

Nafarroako errendimenduko kiroleko epaile, teknikari eta kirolari izateko, maila bakoitzean (goi mailako kirola, errendimendu handiko kirola, hobekuntzako kirola eta oinarrizko errendimenduko kirola), kirol betekizun tekniko batzuk bete behar dira.

Funtsean, kirol betekizun teknikoak betetzea kirol emaitza jakin batzuk lortzea da.

Nafarroako Foru Komunitateko errendimenduko kirola eta goi mailako kirolarien zerrenda arautzen dituen otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuaren azken xedapenetan lehenak Nafarroako kirol administrazioari (Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari, gaur egun) ahalmena ematen dio dekretua betearazteko behar diren egintzak burutzeko eta Nafarroako goi mailako kirolari izateko kirol merezimenduak eta kirol alderdi teknikoak aldatzeko, une bakoitzeko kirol jardueraren errealitatera, konplexutasunera eta dinamismora egokitzeko.

Bidezkoa da kirol betekizunak egokitzea, Nafarroako goi mailako kirolean errendimenduko kirolariaren aintzatespena benetan emaitza garrantzitsuak lortzen dituztenei egiteko.

2. Nafarroako goi mailako kirolean sartzeko kirol betekizun teknikoak.

1. Ondoren ezarritako ataletan adierazten dira bete behar diren kirol betekizun teknikoak Nafarroako goi mailako kirolari eta kirol teknikari izateko, bide arruntetik.

a) Desgaitasunak dituztenek bakarrik parte hartzeko kirol modalitate, espezialitate eta probak.

Desgaitasunak dituztenak haientzat bakarrik diren kirol lehiaketa ofizialetan merezimenduak eginez gero, bide arruntetik izan daitezke goi mailako kirolari, baldin eta hurrengo kirol betekizun teknikoak betetzen badituzte, zein den ere parte hartzeko modua (banaka, I. motako taldea edo II. motako taldea):

1. Proba paralinpiarra.

JJPP*

MUNDUKO TXAPELKETA

EUROPAKO TXAPELKETA

ESPAINIAKO TXAPELKETA

Parte hartzea

1.-6.

1.-3.

1.-2.

Absolutua

Absolutua

Absolutua

Absolutua

*JJPP: Joko paralinpiarrak.

2. Proba ez-paralinpiarra.

MUNDUKO TXAPELKETA

EUROPAKO TXAPELKETA

ESPAINIAKO TXAPELKETA

1.-3.

1.-2.

1.

Absolutua

Absolutua

Absolutua

Goi mailako kirolaritzat hartuko dira Espainiako kategoria gorenean aritzen diren taldeetako jokalari nafarrak, betiere beste kategoria batean jokatzen ez badute eta frogatzen badute aurreko denboraldian (urtarriletik ekainera bitarte) eta indarreko denboraldian (urritik abendura bitarte) gutxienez partiduen %50etan jokatu dutela, edo, hori ezean, lehen taldeko plantillakoak badira eta aurreko denboraldian taldea Espainiako lehenbiziko 6 postuetako batean sailkatu bada.

b) Pertsona guztiek parte hartzeko kirol modalitate, espezialitate eta probak.

Kirol mailaren ondoriozko muga besterik ez dela, pertsona guztiek parte hartzeko diren kirol lehiaketa ofizialetan merezimenduak eginez gero, bide arruntetik izan daitezke goi mailako kirolari, baldin eta hurrengo kirol betekizun teknikoak betetzen badituzte:

Banakakoa:

1) Banakako proba olinpiarra.

JJOO

MUNDUKO TXAPELKETA

EUROPAKO TXAPELKETA

ESPAINIAKO TXAPELKETA

MUNDUKO RANKINGA

ESPAINIAKO RANKINGA

Part.**

1.-10.

1.-6.

1.-5.

1.-12.

1.-5.

Abs.***

Abs.

Abs.

Abs.

Abs.

Abs.

* JJOO: Joko olinpiarrak (udakoak zein negukoak).

* Part.: Parte hartzea.

** Abs: Kategoria absolutua.

2) Banakako proba ez-olinpiarra:

MUNDUKO TXAPELKETA

EUROPAKO TXAPELKETA

ESPAINIAKO TXAPELKETA

MUNDUKO RANKINGA

ESPAINIAKO RANKINGA

PARTE HARTZEN DUTEN HERRIALDEEN KOPURUA (NAZIOARTEAN BAKARRIK)

PARTE HARTZEN DUTEN AUTONOMIA ERKIDEGOEN
KOPURUA
(ESPAINIAN BAKARRIK)

1.-6.

1.-4.

1.-3.

1.-6.

1.-3.

20 baino gehiago

9 baino gehiago

1.-3.

1.-2.

1.

1.-3.

1.

10etik 20ra bitarte

6tik 9ra bitarte

1.-2.

1.

X

1.-2.

X

10 baino gutxiago

6 baino gutxiago

Abs.

Abs.

Abs.

Abs.

Abs.

I. Motako taldea.

1) I. motako taldeko proba olinpiarra.

JJOO

MUNDUKO TXAPELKETA

EUROPAKO TXAPELKETA

ESPAINIAKO TXAPELKETA

*MUNDUKO RANKINGA

*ESPAINIAKO RANKINGA

Part.

1.-10.

1.-6.

1.-4.

1.-10.

1.-4.

Abs.

Abs.

Abs.

Abs.

Abs.

Abs.

*Lau kide arteko aldi bereko probetan bakarrik hartuko dira kontuan rankingaren betekizunak.

2) I. motako taldeko proba ez-olinpiarra.

MUNDUKO TXAPELKETA

EUROPAKO TXAPELKETA

ESPAINIAKO TXAPELKETA

*MUNDUKO RANKINGA

*ESPAINIAKO RANKINGA

PARTE HARTZEN DUTEN HERRIALDEEN KOPURUA (NAZIOARTEAN BAKARRIK)

PARTE HARTZEN DUTEN AUTONOMIA ERKIDEGOEN KOPURUA (ESPAINIAN BAKARRIK)

1.-6.

1.-4.

1.-3.

1.-6.

1.-3.

20 baino gehiago

9 baino gehiago

1.-3.

1.-2.

1.

1.-3.

1.

10etik 20ra bitarte

6tik 9ra bitarte

1.-2.

1.

X

1.-2.

X

10 baino gutxiago

6 baino gutxiago

Abs.

Abs.

Abs.

Abs.

Abs.

(*) Lau kide arteko aldi bereko probetan bakarrik hartuko dira kontuan rankingaren betekizunak.

II. motako taldea:

1) II. motako taldeko proba olinpiarra.

JJOO

MUNDUKO

TXAPELKETA

EUROPAKO TXAPELKETA

ESPAINIAKO TXAPELKETA

Part.

1.-12.

1.-8.

1.-6.

Abs.

Abs.

Abs.

Abs.

2) II. motako taldeko proba ez-olinpiarra.

MUNDUKO TXAPELKETA

EUROPAKO TXAPELKETA

ESPAINIAKO TXAPELKETA

PARTE HARTZEN DUTEN HERRIALDEEN KOPURUA (NAZIOARTEAN BAKARRIK)

PARTE HARTZEN DUTEN AUTONOMIA ERKIDEGOEN KOPURUA (ESPAINIAN BAKARRIK)

1.-10.

1.-6.

1.-4.

20 baino gehiago

9 baino gehiago

1.-5.

1.-3.

1.

10etik 20ra bitarte

6tik 9ra bitarte

1.-3.

1.-2.

X

10 baino gutxiago

6 baino gutxiago

Abs.

Abs.

Abs.

Goi mailako kirolaritzat hartuko dira Espainiako kategoria gorenean aritzen diren taldeetako jokalari nafarrak, betiere beste kategoria batean jokatzen ez badute eta frogatzen badute aurreko denboraldian (urtarriletik ekainera bitarte) eta indarreko denboraldian (urritik abendura bitarte) gutxienez partiduen %50etan jokatu dutela, edo, hori ezean, lehen taldeko plantillakoak badira eta aurreko denboraldian taldea Espainiako lehenbiziko 6 postuetako batean sailkatu bada.

2. Goi mailako kirol teknikaritzat hartuko dira lehen zuzendaritza teknikoaren (1. entrenatzailearen) eginkizunak betetzen dituztenak goi mailako kirolariekin eta/edo kategoria goreneko kirol klubetan edo kategoria absolutuko Espainiako selekzioetan nazioarteko edo nazioko lehiaketa ofizialetan.

III. KAPITULUA

Nafarroako errendimenduko kiroleko epaile,
teknikari edo kirolari izaeraren iraupena

1. Nafarroako errendimenduko kiroleko izaeraren iraupena mailaren eta, halakorik bada, estamentuaren arabera izanen da, arau hauei jarraikiz:

a) Nafarroako goi mailako kirolariak: 3 urtez edo, merezimenduak joko olinpiarretan edo paralinpiarretan lortu badira, 5 urtez, otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuaren 10. artikuluan aurreikusten den ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialen argitaratzen den egunetik hasita.

b) Nafarroako goi mailako teknikariak: zein kirolariaren zuzendaritza teknikoa egin, hari emandako denboraren erdia, otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuaren 10. artikuluan aurreikusten den ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialen argitaratzen den egunetik hasita. Kirolari batzuen zuzendari teknikoa bada, denbora luzeena duena hartuko da kontuan.

c) Nafarroako goi mailako epaileak: 2 urtez, otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuaren 10. artikuluan aurreikusten den ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialen argitaratzen den egunetik hasita.

d) Errendimendu handiko kirolariak, hobekuntzako kirolariak eta oinarrizko errendimendukoak: urtebetez, eskatzailea Nafarroako errendimenduko kirolaren dagokion mailan kreditaturik dela egiaztatzen duen agiriaren egunetik hasita edo dagokion mailako kirolaria dela ofizioz aitortzen duen Nafarroako Foru Komunitateko kirol administrazioaren titularraren ebazpenaren egunetik hasita.

e) Errendimendu handiko teknikariak, hobekuntzako teknikariak eta oinarrizko errendimendukoak: urtebetez, eskatzailea Nafarroako errendimenduko kirolaren dagokion mailan kreditaturik dela egiaztatzen duen agiriaren egunetik hasita.

f) Nafarroako errendimendu handiko epaileak: urtebetez, eskatzailea Nafarroako errendimendu handiko epaile izateko kreditaturik dela egiaztatzen duen agiriaren egunetik hasita.

2. Aurreko ataletan ezarritako epeak ez dira etenen, finkatutako iraunaldia agortu arte, otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuaren 26. artikuluan ezarritako etenaldi kasuetan izan ezik.

3. Nafarroako goi mailako kiroleko epaile, teknikari edo kirolarien zerrenda batean daudenak beste berri batean sartzen badira, onurak eta neurriak izateko epe oso bat emanen zaie Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Iraunaldia luzatzeko aparteko epea ematen ahal zaie Nafarroako errendimenduko kirolari izaeraren iraunaldi arruntean lesio edo gaixotasun larria izan duten kirolari, teknikari edo epaileei. Osasun ziurtagiri baten bidez frogatu beharko da lesioa edo gaixotasuna. Ondorio horretarako, uztailaren 29ko 1148/2011 Errege Dekretuaren I. eranskinean (“Gaixotasun larrien zerrenda”) jasoak dira. Haren bidez, prestazio ekonomikoa aplikazio eta garapena arautu ziren Gizarte Segurantzaren sistemaren barnean. Iraunaldia luzatzeko aparteko epea ezin da izan hasierako iraunaldiaren erdia baino luzeagoa.

5. Aurreko atalean aipatutako arrazoiarengatik ematen den luzapena Nafarroako Foru Komunitateko kirol administrazioaren titularraren ebazpen bidez erabakiko da, Nafarroako Errendimenduko Kirolaren Balorazio Batzordeak proposatuta eta interesdunak eskatuta luzatu nahi den izaera bukatu baino hilabete bat lehenago. Hiru hilabeteko epea dago ebazpena eman eta jakinarazteko, ebatzi behar duen organoak eskaera jaso duenetik hasita. Epe horretan jakinarazten ez bada, ulertuko da baietsi dela.

IV. KAPITULUA

Foru Komunitateko kirol administrazioak Nafarroako
errendimenduko kirolariei ematen dizkien prestazioak

1. Foru Komunitateko kirol administrazioak, Nafarroako errendimenduko kirolari, teknikari eta epaileek bere kirol jarduera behar bezala egiten dutela bermatzeko, kapitulu honetako prestazioak eskaini ditzake.

Nafarroako errendimenduko kirolari, teknikari eta epaileei kapitulu honetako zerbitzuak eta laguntzak emanen zaizkie, betiere haiek finantzatzeko Nafarroako kirol administrazioaren aurrekontuen kargurako kreditu nahikoa eta egokia bada.

2. Nafarroako kirol administrazioaren aurrekontuen kargurako kreditua nahikoa ez bada zerbitzu eta laguntza guztiak finantzatzeko (behar diren aurrekontu kontu-sailak ez daudelako edo kontu-sailen hornidura aski ez delako), aurrekontu aldaketak egin daitezke Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearekin bat, prestazioak hurrenkera honetan eman ahal izateko:

1. Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren zerbitzuak.

2. Printzearen Gotorlekua egoitzako laguntzak.

3. Kirol instalazioak.

4. Truke programak.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen araberako aurrekontu aldaketak egitea ezinezkoa bada, edo ez badira egokitzat jotzen, kapitulu honen 7. atalean prestazio bakoitzerako ezarritako hurrenkeraren arabera emanen zaizkie prestazioak kirolari, teknikari edo epaile egiaztatuei, prestazio bakoitzaren aurrekontuko zuzkidura agortu arte.

Kapitulu honen 7. atalean prestazio bakoitzerako ezarritako hurrenkeraren barnean, aurrekontuko hornidura nahikoa ez bada maila baten kirolari, teknikari edo epaile guztiei prestazioak emateko, Nafarroako errendimenduko kirolaren mailan izaeraren aintzatespenaren egunaren arabera emanen zaizkie, eta lehentasuna lehenagotik dutenentzat da.

3. Kapitulu honen ondorioetarako, Nafarroako kirol federazioen teknifikazio programak eta Nafarroako selekzioen programak dira Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak onetsi eta gainbegiratuak.

4. Kapitulu honetako zerbitzuak eta laguntzak jaso ahal izateko, Nafarroako errendimenduko kirol mailaren batean egiaztagiria lortu duten kirolari, teknikari eta epaileek jardunean egon behar dute maila horretan bere kalifikazioa ekarri zuen kirolean.

5. Nafarroako errendimenduko kiroleko epaile, teknikari edo kirolariek KAIMZko zerbitzuak erabiltzeko eta NKGIri atxikitako instalazioetan sartzeko modua eta baldintzak Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Gobernu Kontseiluaren erabakian (erakunde autonomoari atxikitako zentroak erabiltzeko gehieneko prezio eta tarifen araubidea onesteko horretan) agertuko dira.

6. Eranskin honetan biltzen diren instalazioetan sartzeko eta zerbitzuak erabiltzeko baldintzak kirol administrazioak ezarriko ditu instalazioen funtzionamendu arauetan.

7. Zerbitzuak eta laguntzak:

a) Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren zerbitzuak.

Nafarroako Komunitateko kirol administrazioak, Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren bidez, Nafarroako errendimendu handiko kirolaren kontrola eta jarraipena erraztuko du.

a.1.–Lehentasuna dutenentzako arreta.

Zentroak bere baliabideen arabera emanen die arreta Nafarroako errendimenduko kiroleko epaile, teknikari eta teknikariei, hurrenkera honi jarraikiz:

1. Goi mailako kirolari, teknikari edo epaileak.

2. Errendimendu handiko kiroleko epaile, teknikari eta kirolari teknifikatuak, betiere Nafarroako kirol administrazioak onetsi eta gainbegiratutako programetan parte hartzen badute.

a.2.–Gainerakoentzako arreta.

KAIMZko zuzendaritzak ezarritako baliabide eta antolakuntza irizpideen arabera emanen zaie arreta, betiere aurreko atalean ezarritako lehentasuna errespetatuta (hau da, zerbitzuak erabat bete gabe), Nafarroako errendimenduko kiroleko epaile, teknikari eta teknikariei, hurrenkera honi jarraikiz:

1. Errendimendu handiko kirolari kualifikatuak.

2. Nafarroako kirol administrazioak onetsi eta gainbegiratutako hobekuntza programetako kirolariak eta teknikariak, hurrenkera honi jarraikiz:

1.–Nafarroako selekzioen programak kategoria hauetan: gazte, junior eta absolutua.

2.–Nafarroako kirol federazioen programa bereziak.

3.–Hobekuntzako kirol teknikariak.

3. Nafarroako kirol administrazioak onetsi eta gainbegiratutako oinarrizko errendimenduko programetako kirolariak eta kirol teknikariak, hurrenkera honi jarraikiz:

1.–Gazte talentudunak, A mailakoak.

2.–Gazte talentudunak, B mailakoak.

3.–Nafarroako selekzioen programak kategoria hauetan: haur eta kadetea.

4.–Oinarrizko errendimenduko kirol teknikariak.

Zerbitzuak:

–Osasun azterketa, elektrokardiografia eta ekokardiografia barne.

–Osasun, dietetika, lesioen diagnostikoa eta fisioterapia arloetan egin nahi dituzten kontsultak, eta entrenamenduen programazioari buruzko aholkuak.

–3tik 5era bitarteko ebaluazio fisikoak denboraldiko.

–Emaitzen ebaluazioa.

–Entrenamenduen gaineko aholkuak.

b) Printzearen Gotorlekua kirol egoitza.

Nafarroako Foru Komunitateko kirol administrazioak deialdi bat onesten du urtero Printzearen Gotorlekua kirol egoitzako kirolari egoiliarren plazak esleitzeko, entrenatzeko behar duten tokitik urrun bizi diren kirolarien entrenamendu baldintzak hobetzeko asmoz.

Plaza horiek eskuratzeko lehentasuna izanen dute Nafarroako errendimenduko kirolariek, hurrenkera honi jarraikiz:

–1. Goi mailako kirolariak.

–2. Goi mailako kirol teknikariak.

–3. Goi mailako kirol epaileak.

–4. Errendimendu handiko kirolari teknifikatuak.

–5. Errendimendu handiko kirolari kualifikatuak.

–6. Errendimendu handiko kirol teknikariak.

–7. Errendimendu handiko kirol epaileak.

–8. Hobekuntzako kirolariak.

–9. Hobekuntzako kirol teknikariak.

–10. Oinarrizko errendimenduko kirolariak.

–11. Oinarrizko errendimenduko kirol teknikariak.

Diru-laguntzaren oinarri arautzaileetan ezartzen diren baldintzetan, eta aurrekontuan horretarako dagoen diruaren arabera, Printzearen Gotorlekua kirol egoitzako otorduetarako laguntzak eman ahal zaizkie goi mailako eta errendimendu handiko kirolariei, Nafarroako errendimenduko kirol mailaren arabera. Hona hemen laguntzaren zenbatekoak:

–Goi mailako kirolariei: otorduen kostu osoa edo gutxiago.

–Errendimendu handiko kirolariei: otorduen kostuaren erdia edo gutxiago.

c) Kirol instalazioak.

Komunitateko kirol administrazioak Nafarroako errendimenduko kirolaren kirol jarduera eta kirol prestakuntza teknikoa sustatuko ditu, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari atxikitako kirol instalazioen erabilera erraztuz: Printzearen Gotorlekua kirol egoitza, Larrabide Estadioa Kirol Teknifikazioaren Zentroa eta Guelbenzu jolaslekua.

Hauek erabil ditzakete Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari atxikitako kirol instalazioak: goi mailako kiroleko epaile, teknikari edo kirolariak; errendimendu handiko epaile, teknikari eta kirolari teknifikatuak, betiere Nafarroako kirol administrazioak onetsi eta gainbegiratutako programetan parte hartzen badute; errendimendu handikotzat kalifikatutako kirolariak; hobekuntzako kiroleko teknikariak edo kirolariak; eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak onetsi eta gainbegiratutako errendimenduko kirol programetan (selekzioak, Nafarroako kirol federazioen programa bereziak eta gazte talentudunentzako programak) parte hartzen duten oinarrizko errendimenduko kiroleko teknikariak edo kirolariak.

Nafarroako Foru Komunitateko kirol administrazioak kudeaketa lana eginen du Nafarroako errendimenduko kirolariek beste instituzio itundu edo pribatu batzuk erabil ditzaten, haien entrenamendu prozesua hobetzeko asmoz, betiere kostu ekonomikorik ez badu Foru Komunitateko kirol administrazioarentzat.

d) Truke programak.

Kirol interesaren arabera, Foru Komunitateko kirol administrazioak beste autonomia erkidego batzuekin edo beste herrialde batzuetako eskualdeekin batera programak egitea susta dezake, toki horietako errendimenduko kiroleko epaile, teknikari edo kirolariekin entrenamenduak eta kirol jarduera egiteko.

Truke horiek esku hartzen duten herrialdeetako autonomia erkidego edo eskualde batean hasiko dira, eta gero beste eskualdean eginen da bisita, lehenbizikoaren baldintza berberekin.

Truke horiei dagokienez, ahal bada Pirinio Atlantikoetako Departamentuarekin eginen da, Nafarroako Gobernuaren eta Pirinio Atlantikoetako Departamentuaren arteko mugaz gaindiko lankidetzarako esparru-akordioaren barnean.

Hauek parte har dezakete atal honetan aipatutako kirol truketan: goi mailako kiroleko epaile, teknikari edo kirolariak; errendimendu handiko epaile, teknikari eta kirolari teknifikatuak, betiere Nafarroako kirol administrazioak onetsi eta gainbegiratutako programetan parte hartzen badute; errendimendu handikotzat kalifikatutako kirolariak; hobekuntzako kiroleko teknikariak edo kirolariak; eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak onetsi eta gainbegiratutako errendimenduko kirol programetan (selekzioak, Nafarroako kirol federazioen programa bereziak eta gazte talentudunentzako programak) parte hartzen duten oinarrizko errendimenduko kiroleko teknikariak edo kirolariak.

Nafarroako Foru Komunitateko kirol administrazioak bere gain hartuko ditu beste autonomia erkidegoetako eta/edo herrialdeetako kirolari, teknikari edo epaileen ostatu eta mantenu gastuak (kirol administrazioaren instalazioetan) eta Nafarroako kirolari, teknikari edo epaileen bidai gastuak (beste autonomia erkidegoetara eta/edo herrialdeetara joatekoak), jarduera hori egiteko kasuan kasuko urteko Nafarroako Kirol Federazioetarako Errendimenduko Kirolaren Planean (Nafarroako Kirol Teknifikazioaren Zentroa) baimentzen den gastuen muga gainditu gabe.

e) Nafarroako Foru Komunitateko kirol administrazioak informazioa ematea kirol teknifikazioaren arloko eskumenak dituen unitate organikoaren bidez.

Nafarroako Foru Komunitateko kirol administrazioak, kirol teknifikazioaren arloko eskumenak dituen unitate organikoaren bidez, ardura hauek ditu: informazioa ematea goi mailako kirolari, teknikari eta epaileei, errendimendu handiko epaile, teknikari eta kirolari teknifikatuei (betiere Nafarroako kirol administrazioak onetsi eta gainbegiratutako programetan parte hartzen badute) eta errendimendu handikotzat kalifikatutako kirolariei; eta harremanak kudeatzea haien kirol federazioekin eta laguntza zentroekin (Larrabide Estadioa Kirol Teknifikazioaren Zentroa, Printzearen Gotorlekua kirol egoitza, KAIMZ eta Guelbenzu jolaslekua).

II. ERANSKINA

Kirol federazioen ziurtagiriaren eredua emaitzei buruz, Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako kirolari, teknikaria edo epailea kalifikatzeko

Nafarroako Federazioak

ZIURTATZEN DU:

kirolari, teknikari edo epaileak,

.............................. (1) kategoriakoa, alegatzen diren emaitzetako urtean indarrean dagoen kirol lizentzia duela ...........................(2) federazio honetan, eta ez duela zehapen irmorik diziplina arau-hauste oso larri batengatik edo dopinaren arloko arau-hauste batengatik.

Halaber,

ZIURTATZEN DU:

Kirolari hau kalifikatzeko aski diren emaitzak (20...... urtekoak) hauek direla:

Txapelketetan:

TXAPELKETA

TOKIA

DATA

ESPEZIALITATEA/PROBA (3)

KATEGORIA (1)

POSTUA

PARTE-HARTZAILEEN KOPURUA (4)

JJOO

Mundukoa

Europakoa

Espainiakoa

Rankingean:

RANKINGA

ESPEZIALITATEA/PROBA (3)

KATEGORIA (1)

LANPOSTUA

PARTE-HARTZAILEEN KOPURUA (4)

Mundukoa

Espainiakoa

Nabarmendu beharreko beste emaitza batzuk: (autosuperazioko edo taldekako kiroleko emaitza berariazkoak aipatu, edo eranskin honetan sartuta ez dauden beste batzuk).

(1) Junior, absolutua, etab.

(2) Lizentzia zenbakia adierazi.

(3) Izena adierazi, baita olinpiarra (O.) edo ez-olinpiarra (E.O.) den ere.

(4) Parte-hartzaileak: proban parte hartzen duten herrialdeen edo autonomia erkidegoen kopurua adierazi. Rankinga bada, adierazi zenbat herrialde dauden zerrendan.

.........................(e)n, 20....(e)ko ..........................aren .....(e)an

Nafarroako ........................ Federazioko Burua

Stua.: .......................................................

NAFARROAKO KIROLAREN ETA GAZTERIAREN INSTITUTUKO ZUZENDARI KUDEATZAILEA.

III. ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako kirolari, teknikari
edo epaile izateko norbanakoen eskabidearen eredua

Datu pertsonalak:

Izen-abizenak:

Helbidea:

Herria:

P.K.

Probintzia:

Telefonoa:

Helbide elektronikoa:

Jaiolekua:

Jaioteguna:

NANa:

Afiliatuta dagoen kirol federazioa:

(2):

Kategoria:

Goi mailako kirolari, teknikari edo epaile izateko alegatzen diren emaitzak:

Txapelketetan:

TXAPELKETA

TOKIA

DATA

ESPEZIALITATEA/PROBA (3)

KATEGORIA (1)

LANPOSTUA

PARTE-HARTZAILEEN KOPURUA (4)

JJOO

Mundukoa

Europakoa

Espainiakoa

Rankingean:

RANKINGA

ESPEZIALITATEA/PROBA (3)

KATEGORIA (1)

LANPOSTUA

PARTE-HARTZAILEEN KOPURUA (4)

Mundukoa

Espainiakoa

Nabarmendu beharreko beste emaitza batzuk: (autosuperazioko edo taldekako kiroleko emaitza berariazkoak aipatu, edo eranskin honetan sartuta ez dauden beste batzuk).

(1) Junior, absolutua, etab.

(2) Lizentzia zenbakia adierazi.

(3) Izena adierazi, baita olinpiarra (O.) edo ez-olinpiarra (E.O.) den ere.

(4) Parte-hartzaileak: proban parte hartzen duten herrialdeen edo autonomia erkidegoen kopurua adierazi. Rankinga bada, adierazi zenbat herrialde dauden zerrendan.

.................(e)n, 20....ko .............aren ..............(e)an

Stua.: ....................................

NAFARROAKO KIROLAREN ETA GAZTERIAREN INSTITUTUKO ZUZENDARI KUDEATZAILEA.

Iragarkiaren kodea: F1504960