73. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

20/2015 FORU DEKRETUA, martxoaren 25ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2013ko, 2014ko eta 2015eko enplegu publikoaren eskaintza onesten duena.

Estatuko 2013ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 17/2012 Legeak, Estatuko 2014ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 22/2013 Legeak eta Estatuko 2015eko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 26ko 36/2014 Legeak, beren artikulu multzoan, argi adierazten dute zer muga dauden langile berriak administrazio publikoetan sartzerakoan, baita jarduera publikoaren zenbait arlotako salbuespenak ere. Bestetik, ondorio horietarako, zehatz finkatzen du zein den gehienezko ordezkatze-tasa. Aipatu legeek xedatzen dutenez, aldaketa horrek oinarrizko izaera du, eta Konstituzioaren 149.1.13 eta 156.1 artikuluen babesean egin da.

Nafarroako Foru Komunitateko plantillaren bilakaera azterturik, eta Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko aipatu legeetan ezarritako ordezkatze-tasei jarraikiz, bidezko da enplegu publikoaren eskaintza bat onestea 2013., 2014. eta 2015. urteetarako.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko martxoaren 25ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Enplegu publikoaren eskaintza.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2013., 2014. eta 2015. urteetako enplegu publikoaren eskaintza onestea. 358 lanpostu dira.

2. Hauek dira lanpostuen ezaugarriak:

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA

Nafarroako Larrialdietako Agentzia

–Suhiltzaileak. Hamar lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 513, 4811, 9648, 9665, 9692, 9693, 9749, 9784, 9785 eta 9786 zenbakia dutenak.

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusia

–Hezkuntzako ikuskatzaileak. Bederatzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 31580, 31733, 32318, 32635, 32968, 33231, 33410, 33602 eta 36275 zenbakia dutenak.

–Hezkuntzako ikuskatzaileak (euskara). Bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 30522, 32406, 33934, 38016 eta 38022 zenbakia dutenak.

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Hogei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 30122, 30236, 30245, 30436, 30454, 30459, 30465, 30582, 30631, 30678, 30679, 30686, 30706, 30707, 30730, 30800, 30817, 30841, 30848 eta 30881 zenbakia dutenak.

–Maisu-maistrak. Ehun lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan honako zenbakia dutenak: 30012, 30015, 30031, 30033, 30075, 30119, 30125, 30141, 30143, 30161, 30190, 30211, 30217, 30260, 30282, 30284, 30306, 30316, 30335, 30376, 30378, 30412, 30418, 30423, 30431, 30432, 30437, 30442, 30452, 30466, 30471, 30473, 30476, 30479, 30486, 30494, 30496, 30501, 30503, 30505, 30521, 30538, 30549, 30573, 30574, 30601, 30604, 30626, 30648, 30663, 30667, 30672, 30689, 30709, 30714, 30721, 30733, 30737, 30739, 30743, 30760, 30764, 30782, 30784, 30788, 30795, 30797, 30802, 30828, 30831, 30847, 30854, 30862, 30874, 30883, 30888, 30889, 30921, 30933, 30935, 30944, 30951, 30962, 30969, 30976, 30981, 30983, 30985, 30986, 31010, 31015, 31026, 31036, 31044, 31047, 31051, 31076, 31077, 31091 eta 31097.

OSASUN DEPARTAMENTUA.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Oinarrizko Osasun Laguntza:

–OOLTko medikuak. Hogei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, gaur egun tramitatzen ari den lekualdatze-lehiaketan betegabe gelditzen direnak.

–OOLTko pediatrak/Pediatria eta beren arlo espezifikoak. Zazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 60878, 62659, 66364, 66627, 68706, 69919 eta 70711 zenbakia dutenak.

–Erizainak. Hamazortzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan honako zenbakia dutenak: 60233, 60256, 60371, 60596, 60646, 62645, 63334, 66093, 66813, 66817, 66818, 67567, 69337, 69424, 69425, 70713, 70717 eta 70719.

–Gizarte langileak. Zazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 60083, 60108, 62639, 64259, 68318, 70811 eta 70833 zenbakia dutenak.

Nafarroako Ospitalegunea:

–Laguntza Zerbitzuko buruak. Hemeretzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan honako zenbakia dutenak: 62102, 67091, 70496, 70510, 70528, 70537, 70540, 70580, 70584, 70589, 70598, 70601, 70812, 70815, 70819, 70838, 70839, 70852 eta 70865.

–Laguntza Ataleko buruak. Hirurogeita zazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan honako zenbakia dutenak: 70497, 70498, 70499, 70500, 70501, 70502, 70503, 70504, 70507, 70508, 70511, 70512, 70529, 70530, 70531, 70532, 70533, 70534, 70535, 70536, 70538, 70539, 70541, 70542, 70543, 70544, 70545, 70581, 70582, 70583, 70585, 70586, 70590, 70591, 70592, 70593, 70599, 70600, 70602, 70603, 70604, 70605, 70606, 70607, 70608, 70609, 70813, 70814, 70816, 70817, 70818, 70820, 70821, 70822, 70823, 70837, 70840, 70841, 70842, 70853, 70854, 70855, 70856, 70857, 70858, 70866 eta 70867.

–Laguntza Unitateko buruak. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan honako zenbakia dutenak: 70072, 70073 eta 70074.

–BFE/Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko albokoak. Bi lanpostu huts, A mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, plantilla organikoan 61187 eta 70635 zenbakia dutenak.

–BFE/Erradiodiagnostikoko albokoak. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 64064 eta 70648 zenbakia dutenak.

–BFE/Traumatologia eta Kirurgia Ortopedikoko albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 61111 zenbakia duena.

–BFE/Anestesiologia eta Erreanimazioko albokoak. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 70621, 70622 eta 70624 zenbakia dutenak.

–BFE/Dermatologia mediko-kirurgikoko eta Benerologiako albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 60898 zenbakia duena.

–BFE/Obstetrizia eta Ginekologiako mediku albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 63413 zenbakia duena.

–Erizainak. Hamazortzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan honako zenbakia dutenak: 61247, 61653, 62069, 62241, 62878, 62982, 63071, 63468, 63624, 64452, 64772, 65019, 65099, 65708, 65896, 66468, 66701 eta 67907.

Lizarrako Osasun Barrutia:

–BFE/Erradiodiagnostikoko albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 70574 zenbakia duena.

–BFE/Obstetrizia eta Ginekologiako mediku albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 67316 zenbakia duena.

–Erizainak. Bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 63333, 63660, 70784, 70785 eta 70786 zenbakia dutenak.

Tuterako Osasun Barrutia:

–BFE/Anatomia Patologikoko albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 70736 zenbakia duena.

–BFE/Anestesia eta Erreanimazioko albokoak. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 70737 eta 70738 zenbakia dutenak.

–BFE/Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 64550 zenbakia duena.

–BFE/Dermatologia mediko-kirurgikoko eta Benerologiako albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 64034 zenbakia duena.

–BFE/Digestio Aparatuko albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 69941 zenbakia duena.

–BFE/Neurologiako albokoak. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 61557 eta 67783 zenbakia dutenak.

–BFE/Erradiodiagnostikoko albokoak. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 65424 eta 68758 zenbakia dutenak.

–BFE/Medikuntza Fisikoko eta Errehabilitazioko albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 70742 zenbakia duena.

–BFE/Traumatologia eta Kirurgia Ortopedikoko albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 67093 zenbakia duena.

–BFE/Barne Medikuntzako albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 65170 zenbakia duena.

–BFE/Obstetrizia eta Ginekologiako mediku albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 67782 zenbakia duena.

–Erizainak. Bederatzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 64769, 65375, 67795, 67798, 70751, 70752, 70753, 70764 eta 70766 zenbakia dutenak.

Osasun Mentala:

–Psikologo klinikoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 70133 zenbakia duena.

–BFE/Psikiatriako albokoak. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 61459, 64932 eta 69479 dutenak.

–Osasun mentaleko erizainak. Sei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 70859, 70860, 70861, 70862, 70863 eta 70864 zenbakia dutenak.

3. Aurreko atalean aipatutako lanpostuez gainera, adimeneko desgaitasunen bat dutenentzako 5 lanpostu huts sartu dira lan publikoaren eskaintzan, E mailako 5 lanpostu hain zuzen ere, funtzionarioen araubidekoak.

2. artikulua. Zenbait lanpostu hutsen ezaugarriak geroago zehaztuko dira.

1. Lan publikoaren lanpostu honetan sartutako lanpostuen espezialitateak eta hizkuntza plantilla organikoa aldatzeko foru dekretu batean zehaztuko dira, sartzeko hautaproben deialdia baino lehen betiere.

2. Modu berean zehaztuko dira aurreko artikuluan sartutako OOLTko 20 lanpostu hutsak.

3. artikulua. Minusbaliatuendako txanda murriztua.

1. Lan publikoaren eskaintza honetan %33ko edo gehiagoko desgaitasun maila duten pertsonentzako txanda murriztuetako lanpostuen kopurua 25ekoa da, adimeneko desgaitasuna dutenentzako bostak barne direla.

2. Lanpostu horiek hautaprobei buruzko deialdieak onetsi baino lehen zehaztuko ditu, ebazpen bidez, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, bai Gizarte Politiketako organo eskudunek bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko batzorde mistoak beren txostenak egin eta gero betiere.

4. artikulua. Nazionalitate espainiarra eskatzen duten lanpostuak.

Ahalmena ematen zaio Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari berak, ebazpen baten bidez, erabaki dezan, kasuko hautapen probetarako deialdia onetsi baino lehen, zein lanpostuk berezko duten ahalmen publikoaren erabilera edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen interesak zaintzeko ardura, haietan nazionalitate espainiarra eskatzeko.

5. artikulua. Ingeles maila eta bulegoko tresnen ezagutza (erabiltzaileen mailakoa) neurtzeko probak hautapen prozesuetan sartzea.

1. Lan publikoaren eskaintza hau osatzen duten lanpostu horietan sartzeko hautaprobetan ingeles maila eta bulegoko tresnen ezagutza (erabiltzaileen mailakoa) neurtzeko probak sartzen ahalko dira, artikulu honetan hurrengo ataletan xedatu bezala.

2. Proba horiek gehienbat A eta B mailetako deialdietan sartuko dira, ez dira baztergarriak izanen eta gehienez ere hautapen prozesuko puntu guztien 100eko 10 emanen dira ingelesez jakiteagatik eta beste 100eko 10 bulegoko tresnak erabiltzaileen mailan ezagutzeagatik.

3. Ingeles maila eta bulegoko tresnen ezagutza (erabiltzaileen mailakoa) neurtzeko probak Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren bidez eginen dira eta horren puntuazioa lotzailea izanen da epaimahaiarentzat.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetan lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko ahalmena.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetan bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2015eko martxoaren 25ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.–Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1504778