170. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 31 - BEREZIA

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

138/2015 FORU DEKRETUA, abuztuaren 28koa, Inés Francés Román Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren zuzendari kudeatzaile izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 108. artikuluak xedatzen du erakunde publikoetako zuzendari kudeatzaileak Nafarroako Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez, kasuan kasuko departamentuko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Eskubide Sozialetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko abuztuaren 28an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Inés Francés Román izendatzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren zuzendari kudeatzaile.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Eskubide Sozialetako Departamentura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko abuztuaren 28an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1511974