140. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

BILBOKO LAN ARLOKO 7. EPAITEGIA

Ediktua. 323/2015 G.S. gainerakoak

Francisco Lurueña Rodríguez jauna, Bilboko Lan arloko 7. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: Javier Salazar Corcuera jaunak eskaturik, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren, La Cocina de Antaño SLren, La Cocina de Castejón SLren eta Mutua Asepeyo Bilbaoren aurka, prestazioa dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu diren 323/2015 autoen barrenean, honako hau eman da:

Zitazio zedula:

Zitatzeko agindu duen agintaria: Bilboko Lan arloko 7. Epaitegiko idazkari judiziala.

Zein auzitan: goian aipatutakoa.

Noiz eman den horretarako ebazpena: 2015eko maiatzaren 4a.

Zitatzen den pertsona: La Cocina de Antaño SL eta La Cocina de Castejón SL, alderdi demandatuak diren aldetik.

Zitazioaren xedea: judiziora agertzea aipatutako alderdi gisa.

Eta judizioko egitate eta inguruabarren gainean Javier Salazar Corcuerak eskatutako galdeketari erantzutea, Epaitegiak bidezkotzat jotzen badu.

Non agertu behar duen: epaitegi honetako bulego judizialean, goian aipatutako helbidean, 11. judizio-aretoan, Berroeta Aldamar, 10, lehendabiziko solairua.

Eguna eta ordua: 2015eko azaroaren 11n, 11:15ean.

Judizioa egin aurretik nortasuna frogatu beharko du bulego judizialeko idazkari judizialaren aurrean (Justizia Jauregiko seigarren solairuan), judizioa egin baino hamar minutu lehenago gutxienez. Prozesuko ordezkariek ere berdin frogatu beharko dute nortasuna, halakorik bada.

Legezko ohartarazpenak:

1.–Bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bazara, horrek ez du galaraziko adiskidetze-ekitaldia eta judizioa egitea, eta judizioak aurrera jarraituko du, auzi-iheslaria zarela deklaratu beharrik izan gabe (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 83.3 artikulua).

Judizioan egin beharreko galdeketarako, judiziora zitatu den pertsona juridikoaren legezko ordezkaritza duen pertsonak agertu behar du, ordezkaritza hori frogatzen duen agiria aurkeztuz (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 91.3 artikulua).

Lehenengo zitazioan agertzen ez bada bidezko arrazoirik gabe, galderetan aipatzen diren egitateak aitortutzat jotzen ahalko dira, betiere ordezkatutako pertsona juridikoa haietan pertsonalki aritu bada eta haiek egiazkotzat jotzeak kalte egiten badio erabat zein hein batean (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 91.2 artikulua).

Legezko ordezkariak egitateetan esku hartu ez badu, egitateak zuzenean ezagutzen dituen pertsona eraman beharko du judiziora. Horretarako, galdeketa erantzunen duen pertsona proposatzen ahalko du, galdeketa pertsonal horren beharra behar bezala justifikaturik (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 91.3 artikulua).

Auzitan diren egitateetan enpresaburuaren izenean (haren erantzukizunpean) administratzaile, kudeatzaile edo zuzendari gisa aritu diren pertsonek deklaratu beharra erabakitzen ahalko da bakar-bakarrik esku-hartze horren agintzaile izan den alderdiaren galdeketaren barnean eta egitateak pertsonalki ezagutzen dituzten aldetik, legezko ordezkariaren galdeketa ordeztuz edo horren osagarri gisa, salbu eta lekuko gisa deklara dezatela erabakitzen denean, egitateetan izan duten esku-hartzearen eta enpresaren egituran duten tokiaren arabera, jada enpresan ari ez direlako edo babesgabetasuna saihesteko (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 91.5 artikulua).

2.–Erabili nahi dituzun frogabide guztiak eraman behar dituzu judiziora (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 82.3 artikulua). Frogabideak agiriak badira, behar bezala aurkeztuak, ordenatuak eta zenbakituak egon beharko dute (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 94. artikulua).

3.–Alderdi demandatzaileak zure esku dagoen agiriren bat froga moduan proposatu eta epaitegiak onartu badu, aurkeztu egin beharko duzu. Bidezko arrazoirik gabe aurkezten ez baduzu, erabakitako frogari dagokionez kontrako alderdiak egiten dituen alegazioak frogatutzat jo ahalko dira (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 94.2 artikulua).

4.–Epaitegi honetan aurkezten duzun lehen idazkian edo agertzen zaren lehen aldian, jakinarazpenetarako helbide bat eta datu guztiak adierazi beharko dituzu (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 53.2 artikulua).

Jakinarazpenetarako emandako helbideak eta datuek ondorio guztiak izanen dituzte, eta haietan ondoriorik gabe egindako jakinarazpen-saiakerak baliozkoak izanen dira, bestelako datuak ematen ez diren bitartean; zure betebeharra da haiek eguneratzea. Halaber, telefono zenbakia, faxa, helbide elektronikoa edo antzekoa aldatzen duzunean, bulego judizial honi jakinarazi beharko diozu, baldin eta epaitegiarekin komunikatzeko erabiltzen bada (LJLaren 53.2 artikuluaren bigarren lerroaldea).

5.–Pertsona fisikoen edo erakunde sozialen ordezkaritza notario-ahalordearen bidez frogatu behar da, edo, bestela, idazkari judizialaren aurrean aurkeztuz izendatu behar da ordezkaria.

6.–NANa, pasaportea edo egoiliar txartela ekarri behar duzu ekitaldira.

Bilbon (Bizkaia), 2015eko maiatzaren lauan.–Idazkari judiziala.

Eta La Cocina de Antaño SLri eta La Cocina de Castejón SLri zitazioa egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, prozesuari bukaera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak.

Bilbon, 2015eko ekainaren 8an.–Idazkari judiziala, Francisco Lurueña Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: J1509431