140. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 5. EPAITEGIA

409/2011 prozedura arrunta

Goian aipatutako prozeduran, hitzez hitz honela dioen ebazpena eman da:

Prime Credit SARLk sustaturik, Hermida prokuradore andrea ordezkari eta Uriz Malón legelari jauna defendatzaile dituela, epaitegi honetan judizio arruntaren 409/2011 prozedura bideratzen ari da Consultoría y Nuevas Tecnologías SAren aurka, eta 2015eko otsailaren 25ean 38/2015 epaia eman da. Hona hemen xedapen zatia: 38/2015 epaia.

Epaitza.

Osorik baiesten dut Hermida prokuradore jaunak, Banco Popular Español SAren eta Prime Crédit 3 SÀRLren izenean, Consultoría Ingeniería y Nuevas Tecnologías SAren aurka aurkeztutako demanda, eta, horrenbestez, demandatua kondenatzen dut diru kopuru hauek ordaintzera auzi-jartzaileei:

–16.446,76 euro (horietatik 15.915,44 euro BPEri eta 531,32 euro Prime Crédit 3ri).

–Kopuru horien gaineko interesak -hartzekodun bakoitzak kredituan duen zatiaren arabera-, hitzartutako tasa aplikatuta (%18), 2010eko abenduaren 22tik hasita kopuru guztia ordaindu arte.

–Prozeduraren kostuak.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta aditzera eman ez dela irmoa, eta apelazio-errekurtsoa onartzen dela bi ondoreetan; hori jakinarazi eta biharamunetik ondoko hogei egunean aurkeztu beharko da epaitegi honetan Probintzia Auzitegiari zuzendutako idazkiaren bidez. Bertan adieraziko da apelatzen den ebazpena, zein erabaki errekurritzen diren eta zein alegaziotan oinarritzen den inpugnazioa (PZLaren 458. artikulua, urriaren 11ko 37/11 Legearen bidez onetsitako testuaren arabera, eta lege horren xedapen iragankor bakarra eta 1/00 Legearen bigarren xedapen iragankorra).

Errekurtsoa ez da onartuko egileak ez badu frogatzen 50 euro sartu dituela epaitegiaren gordailuen kontuan (Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarria, 2011ko azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoaren bidez sartua; 2011ko azaroaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Beraz, nire epai honen bidez, lehen auzialdian behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut idazpuruan ageri diren tokian eta egunean. Epaiaren lekukotza autoei erantsiko zaie.

Jakitera ematea. Epai hori eman duen epaileak hura eman, irakurri eta publiko egin du, epaiaren datako egunean, jendaurreko entzunaldian. Nik, idazkari judizialak, horren fede ematen dut.

Eta Consultoría y Nuevas Tecnológicas SAri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 5ean.–Idazkari judiziala, M. Victoria Baztan Maisterra.

Iragarkiaren kodea: J1507747