140. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 5. EPAITEGIA

67/2014 hitzezko judizioa

Goian aipatutako prozeduran, hitzez hitz honela dioen ebazpena eman da:

Sociedad Cooperativa de Enseñanza San Cerninek sustaturik, Hermida prokuradore jauna ordezkari eta Jáuregui López legelari jauna defendatzaile dituela, epaitegi honetan hitzezko judizioaren 67/14 prozedura bideratzen ari da Ana Eseverri Oharriz demandatuaren aurka, eta 2014ko maiatzaren 21ean 100/14 epaia eman da. Hona epaitza:

100/2014 epaia.

Sociedad Cooperativa de Enseñanza San Cerninen izenean ari den Hermida prokuradore jauna atzera egintzat jotzen dut Ana Eseverri Oharriz andrearen kontra aurkeztutako demandan. Demandaren bidez 1.958,13 euro erreklamatzen ziren, kooperatibaren hileko kuota gisa eta San Cernin Fundaziorentzako ekarpen gisa.

Eta demanda horren gainerako zatia baietsi dudanez, Ana Eseverri Oharriz andrea kondenatzen dut Sociedad Cooperativa de Enseñanza San Cernini honako hauek ordaintzera:

1. 1.227,80 euro.

2. Zenbateko horren gaineko interesak, diruaren legezko interes tasa aplikatuta, 2014ko apirilaren 24tik epaia eman bitartean, eta tasa hori bi puntuan handituta epai honen egunetik osorik ordaindu bitartean.

3. Kosturik gabe.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta ohartaraz bekie haren aurka apelazio-errekurtsoa jar daitekeela bi ondoreetan. Errekurtsoa idatziz egin eta Nafarroako Probintzia Entzutegian aurkeztu beharko da, epai hau jakinarazten denetik 20 egun balioduneko epean. Apelatzen den ebazpena eta errekurritzen diren erabakiak identifikatu behar dira, apelazioaren funtsa zehaztuz eta garatuz.

Eta Ana Eseverri Oharriz non den jakiterik ez dagoenez, honako hau egiten da jakinarazpen zedula gisa erabil dadin.

Iruñean, 2015eko otsailaren 5ean.–Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1507722