140. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 21a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2015-O-677

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Uraren Zerbitzuak ondoko datuak eta ezaugarriak dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Nafarroako Gobernua, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua, Uraren Zerbitzua.

Xedea: ME-07 presa eraistea: “Burutaingo arrain-haztegiko presa”.

Ibilgua: Mediano ibaia.

Udalerria: Burutain-Anue (Nafarroa).

Eskatutako jarduketaren xedea Burutaingo arrain haztegiko presa eraistea da, Mediano ibaian.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2015eko ekainaren 18an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1509695