140. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

1. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2015eko uztailaren 1ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 1/2015 aldaketa 2015eko aurrekontuan, kreditu berezi bat sortuko baita.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Larraintzarren (Ultzama), 2015eko uztailaren 1ean.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenetxea.

Iragarkiaren kodea: L1510045