140. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Puiuko herrilurrak desafektatzeko eta kostu bidez
okupatzeko administrazio baldintzen agiria. Onespena

Puiuko Udalak, 2015eko maiatzaren 20an egin osoko bilkuran eta legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, herrilurrak desafektatzeko eta kostu bidez okupatzeko administrazio baldintzen agiria onestea erabaki zuen, Vodafone España, SAUren alde, telekomunikazioen ekipoa paratzeko, muntatzeko eta ustiatzeko, Nafarroako Gobernuko Herrilurren Zerbitzuak eskatu bezala. Beraz, agiri horrek 2014ko abenduaren 22ko osoko bilkuran onetsi zen eta 2015eko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 12an, argitaratu zen aurrekoa ordeztuko du.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluari eta ondokoei jarraikiz eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretuaren 142. artikuluarekin eta ondokoekin bat, agindu da argitara eman dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean, hilabetez egon dadin jendaurrean. Epe horretan, espedientea ikusgai egonen da Udalaren Idazkaritzan eta bidezkoak juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Puiun, 2015eko uztailaren 2an.–Alkate udalburua, Miren Nekane Salaberria Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L1510027