140. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia,
Zangoza kaleko 21-23an. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2015eko ekainaren 30ean, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 30-JUN-15 (5/UV).

«Ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatuarekin bat, eta Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2015eko maiatzaren 15eko txostenari jarraikiz, honako hau erabaki da:

1. Hasiera batean onestea Zangoza kaleko 21-23an igogailua paratuz oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia, Jaime Huarte Goñik sustaturik Zangoza kaleko 21-23ko jabeen elkartearen izenean.

2. Behin betiko onesteko, Testu Bategina aurkeztu beharko du, eta bertako Hirigintza Araudiko “Urbanizazioa” atalean honako testua baino ez da agertuko: “Urbanizazioa plan berezi honetako 5., 6. eta 7. planoen arabera eginen da. Urbanizazioa partikularren kontura ordainduko da, eta bertan oztopoak kentzea proposatuko da.”

3. Espedientea hilabetean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.»

Iruñean, 2015eko uztailaren 3an.–Alkatea, Joseba Asirón Sáez.

Iragarkiaren kodea: L1510054