140. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Alkatearen dedikazioa eta ordainsaria

Olaztiko Udalak, 2015eko ekainaren 30ean egin osoko bilkura berezian, ondoko erabakia hartu zuen. Hona hemen xedapen zatia:

Ikusirik alkateak proposatu duela bere karguari dagozkion egitekoetarako erabateko dedikazioa izatea eta urtean 25.200 euro gordineko ordainsaria, hamalau soldatatan ordaintzekoa, jasotzea.

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. eta 75 bis artikuluetan —Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Jasangarritasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legearen bidez gauzatutako erreformari dagokionez— eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta ikusirik Toki ogasunek Nafarroako tributuetan parte hartzeko funtsaren zenbatekoa eta banatzeko formula ezartzen duen Foru Legea,

ERABAKI DA:

Lehena.–Olaztiko Udaleko alkateari dedikazio esklusiboan eta lanaldi osoz arituko dela aitortzea, 2015eko uztailaren 1etik aitzina.

Bigarrena.–Olaztiko Udalak 25.200 euroko zenbateko gordina ordainduko dio alkateari urtean bere karguan aritzeagatik, hamalau ordainketatan, eta ordainsari horri dagokion Gizarte Segurantzako eta PFEZko kuotak kenduko zaizkio. Horrenbestez, hileko ordainsari garbia 1.449,60 eurokoa izanen da. Udalak bere gain hartuko du Gizarte Segurantzari eman beharreko enpresa kuotaren ordainketa.

Hirugarrena.–Erabaki honetan xedatuak ondorioak izanen ditu 2015eko uztailaren 1etik aitzina.

Laugarrena.–Ekainaren 13tik 30era bitartean, biak barne, alkatearen dedikazioa eta ordainsaria aurreko legegintzaldiko berberak izanen direla xedatzea.

Bosgarrena.–Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Olaztin, 2015eko ekainaren 30ean.–Alkatea, Gurutze Rodríguez Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L1510030