120. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Ikasteko diru-laguntzak arautzen dituen ordenantzako aldaketa Behin betiko onespena

Erroibarko Udalak, 2014ko urriaren 22an egin bilkuran, Ikasteko diru-laguntzak arautzen dituen ordenantzako aldaketa onetsi zuen hasiera batean (iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2015eko apirilaren 21ean, 75. zenbakia duen hartan argitaratu zen).

Jendaurrean egon da hogeita hamar egun baliodunean eta alegaziorik aurkeztu ez denez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluaren arabera, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez aldatu baitzen, ordenantzako aldaketa behin betiko onetsitzat eman da eta haren testu osoa argitara ematen.

Erron, 2015eko ekainaren 5ean.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

ALDAKETA

F) puntua aldatu da eta G) puntua gehitu da

F) Eskola garraioa.

Garraioarentzako kontu-saila onartuz gero, laguntza emango zaie derrigorrezkoak ez diren ikasketa arautuak egiten dituzten ikasleei, betiere egunero ikastetxera joaten badira, udalerritik kanpo.

G) Salbuespenak.

Udalak, derrigorrezko hezkuntzaren kasuetan, sortutako egoera bereziak aztertu eta baloratuko ditu, betiere ikastetxeen txostenen bermea badute.

2.–NAOn argitaratzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoa betez, eta argitaratzen denetik indarrean sartuko da.

2.–NAOean argitaratzea, Nafarroako Toki Administrazioaren uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoa betetzeko. Argitaratu ondoren hartuko du indarra.

Iragarkiaren kodea: L1508875