89. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 9a

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

LIZARRAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Hauteskunde kanpainarako lokal ofizial eta toki publikoen zerrenda handitu da

Aditzera ematen du: Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 57. artikuluari jarraikiz, argitara ematen da hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko gordetzen diren lokal ofizialen eta leku publikoen 2014ko apirilaren 28ko zerrenda handitu denez, Lizarrako Eskualdeko Hauteskunde Batzordeak haren berri ematen duela. Hau da aldaketa:

1.–Lizarrako Udal Pilotalekua:

Maiatzaren 13an eta 20an, astearteak, 17:00etatik 22:00ak arte.

Maiatzaren 15ean eta 22an, ostegunak, 17:00etatik 22:00ak arte.

Lizarran, 2014ko maiatzaren 6an.–Batzordeko idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1406549