89. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Herrilurren afektazioari eta desafektazioari buruzko erabakiak. Onespena

Ablitasko Udalak, 2014ko maiatzaren 5eko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen, legeak eskatzen duen gehiengoa izanik, Udalak 2013ko abuztuaren 5eko osoko bilkuran hasiera batean onetsitako desafektazio espedienteari dagokionez, zeinaren helburua baita arrautzatarako oiloen hegazti haztegia jartzea.

Hasiera batean desafektaturiko eremua (104.247,50 metro karratu) afektatzea (2013ko abuztuaren 5eko osoko bilkuran onetsia), 10. poligonoko 1361. lurzatian.

37.751,15 metro karratu desafektatzea, 10. poligonoko 1361. lurzatian.

Aipatu erabakiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Ablitasen, 2014ko maiatzaren 6an.–Alkatea, Cecilio Antón Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1406490