89. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Ablitasko Udalean zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lau lanpostu, C mailakoak, betetzeko izendapen proposamena

2014ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 13an, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lau lanpostu, C mailakoak, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia. Haren 10. oinarrian xedatua bete dadin, aipatu oposizio-lehiaketa murriztuko epaimahaiak proposamena egin du gainditu duten izangaiak izendatzeko, ondoko hauek baitira:

Cristian Martínez Esteban: 93 puntu.

Jesús María Domínguez Baigorri: 85.75 puntu.

José Antonio Martínez Zueco: 84.25 puntu.

Jesús Fernández López: 79 puntu.

Deialdiko 10. oinarrian ezarritakoari jarraituz, ebatzi dut:

Lehenbizikoa.–Epaimahaiaren izendapen proposamen hori onestea.

Bigarrena.–Adieraztea ezen Cristian Martínez Estebanek, Jesús María Domínguez Baigorrik, Jose Antonio Martínez Zuecok eta Jesús Fernández Lópezek funtzionarioak direla erakusten duen frogagiria aurkeztu beharko dutela Ablitasko Udaleko Erregistro Orokorrean, izendatzeko proposamena iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturalean, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua arautzen duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 32.4 artikuluan agindu bezala. Proposatutako izangaiak ez badu agindutakoa betetzen, ezin izanen da gainditu duen izangaia izendatu eta baliorik gabe geldituko dira jarduketa guztiak, hasierako eskaeran egindako faltsukeriagatik izan dezakeen erantzukizuna baztertu gabe.

Hirugarrena.–Honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzeko agintzea, eta interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ablitasen, 2014ko apirilaren 30ean.–Alkatea, Cecilio Antón Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1406342