89. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Lodosako Ubidearen ura erabiltzeko tarifak jendaurrean

2014ko apirilaren 1ean, erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Lodosako Ubideko ura erabiltzeko 2014ko tarifarako proposamena onetsi du; Ur Jabari Publikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 309. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:

1.–Hektareak, ureztalurretan: 41,13852713 euro/ha.

2.–Hektareak, neguko ureztalurretan (%30): 12,34155814 euro/ha.

3.–Metro kubikoak, ureztalurretan: 0,00857082 euro/m³.

4.–Metro kubikoak, horniduran eta industriako erabileretan: 0,08389162 euro/m³.

Jendaurrean jartzen da Ebroko Ur Konfederazioko buruari egokiak diren erreklamazioak aurkezteko hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Errioxako, Nafarroako eta Zaragozako aldizkari ofizialetan argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen bulegoan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.

Zaragozan, 2014ko apirilaren 4an.–Zuzendari teknikoa, Raimundo Lafuente Dios.

Iragarkiaren kodea: E1405473