89. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

2014. urteko plantilla organikoaren hasierako onespena

Indarra duten xedapenak betez, ikusgai dago Mankomunitateko iragarkien ohol ofizialean 2014. urteko plantilla organikoa, Sakanako Mankomunitateko Batzar Orokorrak 2014ko apirilaren 29an hasiera batez onetsia.

Jendaurreko epea hamabost egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Lakuntzan, 2014ko apirilaren 30ean.–Sakanako Mankomunitateko lehendakaria, Aitor Karasatorre Mugurutza.

Iragarkiaren kodea: L1406289