89. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGA GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2014ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

2014ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, martxoaren 12an, Mankomunitatearen 2014ko ekitaldiko plantilla organikoaren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko epea iragan baita inork haren kontrako erreklamaziorik aurkeztu gabe, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat jo da.

Idazkaria, zerbitzu eginkizunetan eta enplegurako eskubiderik gabe: Francisco Javier Tellechea González, Agoizko Udaleko idazkaria, 6/1990 Foru Legearen 240. artikuluan zehazturiko diru esleipenetan txikiena duela.

Funtzionarioak: Marta Goñi Abaurrea. Zerbitzu eginkizunetan, Nafarroako Gobernua.

Lan-kontratudun finkoak:

Gizarte egokitzapeneko teknikaria izateko lanpostu huts bat, lanaldiaren %50 duena. C taldea. Taldeko osagarria, %12 eta %4. Lanpostuko osagarria: %1,16. Lanpostuko osagarria, 19/2008 Foru Dekretuaren araberakoa: %3,36.

Gizarte Egokitzapeneko teknikari edo Gizarte integrazioko goi-mailako teknikari izateko lanpostu bat hutsik, Gizarteratze Programa/Gizarte Enplegu Babestukoa. lanaldi laburra. C taldea. Taldeko osagarria, %12 eta %4. Lanpostuko osagarria: %1,16. Lanpostuko osagarria, 19/2008 Foru Dekretuaren araberakoa: %3,36.

M.ª del Mar Astiz Lacunza, lanaldiaren %50. B maila. Osagarria, %30. Lanpostuko osagarria: %1,16. Lanpostuko osagarria, 19/2008 Foru Dekretuaren araberakoa: %3,57 (eszedentzia).

Marta Beroiz Erdozain. Administrari laguntzailea. Lanaldiaren %95. D taldea. Taldeko osagarria, %12 eta %4. Lanpostuko osagarria, %21,79. Lanpostuko osagarria, %1,36. Lanpostuko osagarria, 19/2008 Foru Dekretuaren araberakoa: %2,99.

Familia-langileak. D taldea. Miren Gentzane Reta Garralda (eszedentzian), Eva M.ª Labari Sanchez, Marta Lizarraga Larrea, Rosario Salinas Itxaso (eszedentzian), Carmen Azkona Gartzia. Lanaldiaren %50. Taldeko osagarria, %12 eta %4. Lanpostuko osagarria, %1,36. Lanpostuko osagarria, 19/2008 Foru Dekretuaren araberakoa: %2,99.

Koordinatzailea: hilean 150 euroko osagarriarekin.

Gainerako langileak, aldi baterako lan-kontratudunak.

Euskaraz jakitea merezimendutzat hartuko da lanpostu guztietarako, 18/1986 Foru Legearen 17.b) artikuluan eta 6/1990 Foru Legearen 233.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Agoitzen, 2014ko apirilaren 29an.–Mankomunitateko burua, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L1406285