89. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Hirilurreko eta landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa, 2014ko lehen seihilekoan

Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduan ezarritakoarekin bat, Tokiko Gobernu Batzarrak 2014ko apirilaren 28an egin bilkuran onetsi ziren hirilurreko eta landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren 2014ko likidazioaren lehen zatiari dagozkion kuotak. Borondatezko diru-bilketarako aldia 2014ko apirilaren 29tik ekainaren 6ra izanen da, biak barne.

Ordainketak Udalaren Diruzaintzaren bulegoetan eginen dira, hau da, Herriko Etxeko hirugarren solairuan, jendea hartzeko orduetan edo, bertzenaz, ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako batean. Ordainagiri helbideratuak kobratzera ekarriko dira borondatezko epearen azken egunean.

Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamenduzko prozeduraren bidez eskatuko dira eta derrigorrezko epearen errekarguak sorraraziko dira, baita berandutzako korrituak ere, eta hala bada, sor daitezkeen kostuak.

Tuteran, 2014ko apirilaren 28an.–Ogasuneko eta Katastroko zinegotzia, Irene Royo Ortín.

Iragarkiaren kodea: L1406313