89. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

4 eta 5. aldaketak Zangozako Udalaren 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2014ko apirilaren 29an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2014ko aurrekontuan aldaketa egiteko 4 eta 5. espedienteak.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Zangozan, 2014ko apirilaren 30ean.–Alkatea, Angel Navallas Etxarte.

Iragarkiaren kodea: L1406328