89. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Puiuko udal mugapean zakurrak edukitzea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Puiuko Udalak, 2014ko apirilaren 28ko bilkura arruntean, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea Puiuko udal mugapean zakurrak edukitzea arautzen duen udal ordenantza, proposaturiko testuarekin bat, espedientean baitago.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea 30 eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean iragarkia jarri ondotik, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.–Jendaurreko aldia inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta bere testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Puiun, 2014ko apirilaren 30ean.–Alkate udalburua, Juan Cruz Edurza López.

Iragarkiaren kodea: L1406326