89. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Aldaketa, Terrazak eta beladoreak eremu publikoan paratzea arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2014ko apirilaren 25ean egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Terrazak eta beladoreak eremu publikoan paratzea arautzen duen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Terrazak eta beladoreak eremu publikoan paratzea arautzen duen ordenantzan egin aldaketa, eta testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Azkoienen, 2014ko apirilaren 30ean.–Alkatea, M.ª José Vidorreta Alfaro.

Iragarkiaren kodea: L1406312