89. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

Aldaketa, Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Melidako Udalak, aurtengo apirilaren 28an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Melidan, 2014ko apirilaren 29an.–Alkatea, José María Sesma Aznárez.

Iragarkiaren kodea: L1406266