89. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

Aldaketa puntuala, Udal Planeko determinazio xehakatuetan. Hasierako onespena

Melidako Udalak, 2014ko otsailaren 5eko bilkuran hartutako erabakiaren ondorioz, 6. aldaketa hasiera batean onetsi zuen Melidako Udal Planean; Hirigintzako Araudi Partikularra izeneko dokumentuaren 27. artikuluan egin aldaketa xehakatua da, Udalak berak sustatua, lurzoru urbanizaezineko eraikinen eta eraikuntza jardueren baldintza partikularren gainekoa.

Argitara ematen da, 35/2002 Foru Legearen 79 eta 74. artikuluei jarraituz, hilabeteko epean interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Melidan, 2014ko apirilaren 29an.–Alkatea, José María Sesma Aznárez.

Iragarkiaren kodea: L1406265