89. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Alkatetzaren eginkizunak bertze baten esku uztea

2014ko apirilaren 10eko 76/2014 Ebazpena, Caparrosoko Udaleko alkate udalburuak emana, zeinaren bidez lehen alkateordeari eskuordetzen baitzaizkio alkatetzaren eginkizun guztiak, alkatea oporretan egonen baita, kanpoan.

M.ª José Lasterra Echeverría, Caparrosoko Udaleko alkate udalburua naizen honek,

Ikusirik 2014ko apirilaren 17tik 2014ko apirilaren 21era, biak barne, Caparrosotik kanpora egonen naizela opor egun batzuk pasatzen eta, beraz, ezin izanen ditudala nire alkate eginkizunak bete.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluan ezarritakoa: “alkateordeek izendapen hurrenkeran ordezkatuko dute alkatea, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean (...).”

Ikusirik Caparrosoko Udaleko alkate udalburuak, urtarrilaren 31ko 25/2013 Ebazpenaren bidez, José Antonio Aguirre Menaut izendatu zuela Caparrosoko Udaleko lehen alkateorde.

Ikusirik Toki Korporazioen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.1 eta 2 artikulua, ondokoa xedatzen duena:

1. Alkateordeei dagokie alkatea haren egiteko guztietan ordezkatzea, izendapenaren araberako hurrenkeran, hura kanpoan, eri edo bere eginkizunetan aritzeko ezindua dagoenean, edo Alkatetza hutsik gelditzen denean, harik eta alkate berria bere karguaz jabetzen den arte.

2. Kanpoan, eri edo bere eginkizunetan aritzeko ezindua dagoenean, alkatearen eginkizunak ezin izanen ditu hartu dagokion alkateordeak eskuordetze espresurik gabe. Eskuordetze horrek 44. artikluluaren 1. eta 2. baldintzak bete beharko ditu.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa gorabehera, Alkatea udal mugapetik kanpora 24 ordu baino gehiago badago eskuordetzerik egin gabe, edo ustekabeko arrazoiren batengatik ezin izan badu eman, alkateordeak edo dagokionak ordezkatuko du eginkizun guztietan, eta horren berri eman behar zaio Udalbatzaren gainerakoari.

Era berean, udalburuak bilkuretako aztergairen bati buruz esku hartu behar ez duenean, dagokion alkateordeak zuzenean ordeztuko du bilkurako burutzan, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 76. artikuluan ezarritakoaren arabera (847/1985 Legea).

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak eta 44.1 artikuluak (aplikagarria baita azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.2 artikuluak hara igortzen duelako) ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Caparrosoko Udaleko lehen alkateorde Jose Antonio Aguirre Menauten esku uztea esleiturik ditudan eginkizun guztiak, haietan nire ordezko izan dadin, 2014ko apirilaren 17tik 2014ko apirilaren 21era, udal mugapetik kanpo egonen naizelako.

Bigarrena.–Honako ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Caparrosoko Herriko Etxeko iragarki oholean ediktuak ikusgai edukitzea; hori guztia, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatua bete beharrez.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Laugarrena.–Aipatu errege dekretuaren 44.4 artikuluan xedatuarekin bat, ebazpen hau Osoko Bilkurari jakinaraztea, organo kolegiatu horrek egiten duen hurrengo bileran.

Caparroson, 2014ko apirilaren 10ean.–Alkatea, M.ª José Lasterra Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L1405716