89. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Mutiloako 2. poligonoko 1977. lurzatiko etxabearen salmenta

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2014ko apirilaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoan salgai jartzea Mutiloako 2. poligonoko 1977. lurzatiko etxabea (1. hiri unitateko 3. azpieremua).

Hasierako prezioa: 112.255,00 euro.

Proposamenak Aranguren ibarreko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Mutiloa plaza, z.g.; Mutiloa), hogeita hamar egun naturaleko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bulego orduetan eta azken egun balioduneko 14:00ak baino lehen.

Baldintzen agiria Udalaren bulegoetan dago (Mutiloa plaza, z.g.; Mutiloa) nahi duenaren eskura.

Mutiloan, 2014ko apirilaren 30ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1406354