89. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Etxarrengo U.27 unitatearen xehetasun azterlana eta mugaketa berria, Jesús María Irurtia Sariok sustaturik. Hasierako onespena

Arakilgo alkateak ebazpena eman du, 2014ko apirilaren 8an, hasiera batean onesten dituena Etxarrengo U.27 unitatearen xehetasun azterlana eta mugaketa berria, Jesús María Irurtia Sariok sustaturik.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoa betez, edozein interesdunek espedientea aztertu eta alegazioak egin ditzan hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

Arakilen, 2014ko apirilaren 22an.–Alkatea, Rubén Goñi Urroz.

Iragarkiaren kodea: L1406322