187. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Udalaren mahai eta aulkiak maileguan ematea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2014ko abuztuaren 28an egin osoko bilkura berezian, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:

1.–Hasiera batez onestea Aiegiko Udaleko mahai eta aulkiak maileguan ematea arautzen duen ordenantza, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

2.–Hasiera batez onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hilabetez, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatuari jarraikiz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu ondoan, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

3.–Aiegiko Udalak osoko bilkuran onetsiko du behin betiko ordenantza hau, erreklamazioak, kexak edo oharrak ebaztearekin batera.

Nolanahi ere, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada, hain zuzen ere uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aiegin, 2014ko irailaren 17an.–Alkate udalburua, Esperanza Gastea Hernández.

Iragarkiaren kodea: L1412704