187. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

9. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Andosillako Udalak, 2014ko uztailaren 31n egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2014ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 9/2014 espedientea, kreditu gehikuntza baten bidezkoa.

Iragarkia 2014ko 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 12an, jendaurreko aldia eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, ediktua Udalaren iragarki oholean agertuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202. artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, behin betiko onetsitzat jo da aipatu espedientea.

Hona hemen aurrekontuan behin betiko onetsitako aldaketa:

09/2014 espedientea:

Kreditu gehikuntza: 581 60000: + 9.000,00 euro.

Finantzaketa: aurrekontuan egin 8/2014 aldaketaren bidez onetsitako kreditu beherapenetik etorritako superabita (2014ko 134. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 10ekoa).

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Andosillako Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Andosillan, 2014ko irailaren 1ean.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1412602